Zinemaldiaren 70. edizioan Euskadiko Orkestrak eskainiko duen zine-musikako kontzertua aurkezten dute Euskadiko Orkestrak, SGAE Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak. Bi edizioz pandemiagatik falta izan ostean, berriz berreskuratu da hitzordu garrantzitsu hau. Ohikoa izan den moduan, Zinemaldiko lehen larunbatean, eguerdian irekiko da Belodromoa musikazale, zinemazale eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden joaldi sinfonikoa eta horien pelikula-eszenen muntaketa uztartzen dituen ikuskizunerako. Begi-belarriak plazerez goxatu ahal izango dira ordu eta laurdenez, larunbatean, irailaren 17an, eguerdiko hamabietan hasita. Sarrera doakoa izango da.
Musika-kontzertua klasiko bihurtu da dagoeneko Donostia Zinemaldian; sendotuta dago Belodromoko proposamenen artean, eta Zinemaldiko eszenatoki gogokoena da dudarik gabe, 3.000 plazako edukieraz. Aurtengoan Juan José Ocón donostiarra izango da orkestra zuzentzearen arduraduna zine eta soinu-banden elkartze jendetsu honetan.
Aurtengo Kontzertua & Proiekzioa zazpi filmetarako musikaren egokitzapenez osatzen da. Oraingo honetan hautatutako musikagile eta filmak honakook dira: Alejandro Amenábarren Mientras dure la guerra; Eva Gancedoren La buena estrella; Carles Casesen El portero; Carmelo Bernaolaren Nueve cartas a Berta; Arturo Cardelúsen Buñuel en el laberinto de las tortugas; Aitor Amezagaren La sombra de nadie; eta Manel Gil-Ingladaren Cher ami. Aipatzekoa da, gainera, aurten Nueve cartas a Berta filma Donostia Zinemaldiaren Klasikoak atalaren baitan ikus ahal izango dela.
Kontzertu berri honetarako, Euskadiko Orkestrak Andra Mari Abesbatza gonbidatu du: haiek arituko dira Buñuel en el laberinto de las tortugas eta La sombra de nadie filmetan.
Joan den urteetan bezala, kontzertuan ikusizko elementu bat gehituko da: musika pelikuletako eszena-muntaketa baten proiekzioarekin uztartuko da 400 m2-ko pantailan, eta muntaketa hori Carlos Rodríguezek (Morgancreakoa) sortu du kontzertu honetarako espresuki. Gainera, musikagileetako batzuk kontzertura bertaratuko dira, Belodromoko oholtzan beren lana aurkeztera.
Sarrera doakoa da, eta nahikoa duzu gonbita irailaren 16ra arte Donostia Zinemaldiaren Kursaaleko informazio-puntuan jasotzea, edo Donostia Turismoren bulegoan, 9:00etatik 20:00etara. Azken sarrerak Belodromoko leihatiletan eskuratu ahal izango dira goizeko 10etatik aurrera.
Larunbata, irailak 17, 12:00
Donostiako Belodromoa
Programa
Alejandro Amenábar: Mientras dure la guerra (Zuzendaria: Alejandro Amenábar)
Eva Gancedo: La buena estrella (Zuzendaria: Ricardo Franco)
Carles Cases: El portero (Zuzendaria: Gonzalo Suárez)
Carmelo Bernaola: Nueve cartas a Berta (Zuzendaria: Basilio Martin Patino)
Arturo Cardelús: Buñuel en el laberinto de las tortugas* (Zuzendaria: Salvador Simó)
Aitor Amezaga: La sombra de nadie* (Zuzendaria: Pablo Malo)
Manel Gil-Inglada: Cher ami (Zuzendaria: Miquel Pujol)
Juan José Ocón, zuzendaria
Andra Mari Abesbatza*
Euskadiko Orkestra
Kontzertuaren gutxi gorabeherako iraupena: 1h15
Euskadiko Orkestraren zuzendari nagusi Oriol Rochen hitzetan:
Zinemaldian daukan parte-hartze oparoaz gain, Euskadiko Orkestrak film-musikaren arloan lan handia egin du. Aipagarriak dira Patria eta Maixabelen soinu-banden azken grabazioak, baita aurreko batzuk ere, hala nola A Monster Calls —Fernando Velázquezek 2016ko soinu-banda onenaren Goya saria jaso zuen—, Ocho Apellidos Vascos, Contratiempo, Submergence, eta abar.
SGAE Fundazioak lankidetza eta laguntza harreman estua du Donostia Zinemaldiarekin. Hiru hamarkadatan zehar, Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiaen fundazioak jaialdiaren ekimenetan zein ekitaldi eta deialdi propioen garapenean hartu du parte, eskuzabal beti.
Erakundeak ia hiru hamarkadatan zehar egin dituen jarduera nabarmenen artean honako hauek izan ditzakegu aipagai: Made In Spain saila antolatzen laguntzea, alegia, gure ikus-entzunezko ekoizpen berrienarentzako nazioarteko erakusleihoa. Gainera, Madrilgo Berlanga aretoan (berau fundazioak berak kudeatzen duen aretoa izanik) sail edo emanaldi honetan lehiatzen diren filmen erakusketa bat programatzen dugu jaialditik egun batzutara. Era berean, topaketa profesionalak, aurkezpenak eta, bereziki, gidoilarien kolektiboari eskainitako sariak bultzatzen ditu, hala nola, Julio Alejandro SGAE Gidoia Saria, fikziozko film luzeeentzat, Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteren euskal produkzioa duen Gidoi Onenari Saria, eta, genero-berdintasunaren aldeko Dunia Ayaso Saria. Honakoa irailaren 22an banatuko da aurten. Azkenik, ez dugu ahaztu behar, Kontzertua & Proiekzioa deritzon ekimenari esker Zinemaldiak beste ezinbesteko hitzordu bat duela soinu-bandekin eta musikagintzarekin. Abagune honetan, Anoetako Belodromoak kontzertu bat hartzen du, Euskadiko Orkestrak interpretatutako soinu-banden aukeraketa batekin, non erreferentziazko filmen zati bereziek berorren programazioa osatzen duten. 70. Donostia Zinemaldian SGAE Fundazioak garatuko dituen ekimen guztiak fundazioaren webgunean ikus daitezke.
Zuzendari, gidoilari, ekoizle, aktore eta konpositore musikala, programazio honetan nabarmentzen den alderdia, alegia, bere ibilbideari joan den mendeko 90eko hamarkadaren hasieran ekin zion, hainbat film labur eginez, nahiz eta zuzendari gisa lehen arrakasta 1996an iritsi zitzaion, Tesis filmarekin. Mientras dure la guerra da, hain zuzen ere, bere azken filma, eta gidoi, zuzendaritza zein soinu-banda propioak ditu: 17 izendapen eta 5 Goya Sari lortu zituen beronekin 2020an, zuzendaritza eta ekoizpen onenarena, besteak beste. Bata bestearen artean, beste bost film eta hainbat telesail egin ditu, azkena, La Fortuna, Paco Roca eta Guillermo Corralen komiki batean oinarritutako nazioarteko ekoizpena. Madrilen bizi den sortzailea bere film luzeetako soinu-banden gidoilaria eta konpositorea izateagatik nabarmentzen da, eta, bide batez, enkarguz ere eginak ditu banda sonoroak bestelako zuzendarientzat. Javier Bardem protagonista duen Mar adentro filmarengatik Oscar bat eta Urrezko Globo bat irabazi ditu, eta mundu osoko zinemaldi nagusietan lortutako hogei bat sari eskuratu ditu: Venezian edo Tokion, tartean. Mar adentro filmarekin Soinu Banda Onenari Goya Saria lortu zuen 2005ean ere. Guztira, Espainiako Zinema Akademiak emandako 9 Goya sari jaso ditu.
Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Bostongo Berklee College of Music zentroan egin zituen musika-ikasketak. Zinemako musikako konpositore gisa, Rafael Gordon, Manuel Palacios edo Ricardo Franco bezalako zuzendariekin lan egin du, zeinarekin ohiko konpositorea izatera iritsi baitzen. Eszena-arloan ere baditu obrak, besteak beste, José Monleón (antzerkia) zuzendariarekin edo Carmen Senra (dantza) bezalako zuzendariekin. Bere obrak, besteak beste, Espainiako Irrati Telebistako Orkestrak eta Pragako Orkestra Sinfonikoak interpretatu dituzte. Espainiako Zinema Akademiaren Soinu Banda Onenari Goya Saria jaso zuen La Buena Estrella filmaren musikagatik, eta lan horrekin Zinema Idazleen Zirkuluaren Saria ere irabazi zuen. Gaur egun, konpositore gisa duen jarduera lan pedagogikoarekin partekatzen du. Eskolak ematen ditun Ikus-entzunezko Komunikabideetarako Konposizioko Masterrean eta Musika Pedagogiako Graduan Katarina Gurska Goi Mailako Zentroan, baita Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioan ere.
Carles Casesek 25 urte eman ditu zinemarako soinu-bandak prestatzen eta egiten, bai Europan, bai Amerikan. Gonzalo Suárez, Ventura Pons, Jaume Balagueró, Eduardo Rossoff, Jaime Chavarri edo Stuart Gordon bezalako zuzendarien filmen ohiko musikagilea da, eta 70 soinu-banda zein 50 disko inguru argitaratu ditu, tartean, hiru mila kontzertu inguru interpretatu dituela. Ondare artistiko itzela, alegia. Gaur egun, hainbat ekoizpen konposatzen eta grabatzen dihardu, bere obren kontzertuen errealizazioarekin parekatuz, piano, dueto, hirukote edo orkestra formatuetan. 2021ean Minimal argitaratu zuen, bere lehen obra minimalista. 80ko hamarkadan Lluís Llach kantariaren musika-zuzendaritzan aritu zen, era esklusiboan, bai disken grabazioetan bai zuzeneko emanaldietan, guztira, 800 kontzertu eginez. Charles Cross Akademiak (Paris) Album onenari Saria eman zion Lluís Llachen T 'Estimo lanagatik, hain zuzen ere.
Espainiako XX. mendearen bigarren erdiko konpositore handienetakotzat jotzen da. Armonia eta klarinetea ikasi zuen Burgos eta Madrilgo Goi Mailako Eskolatan. Bartók, Stravinski eta Hindemithen musikaren eragin handia izan zuen. Cuarteto para cuerda deritzon obrarekin Musikako Sari Nazionala irabazi zuen 1962an jada. Sienako Chigiana Akademian jarraitu zituen ikasketak, eta, horri esker, bere soinu-hizkuntza modernizatu zuen, erabateko berritzaile indartsua bilakatuz, ez polemikarik gabe, halaber, orkestra handirako bere estraineko emanaldietan. Obra luzea dauka: 100 film-banda baino gehiago, 50 antzerki-ekoizpen inguru, zortzi telesail gehi programak eta sintoniak egin zituen barra-barra. Zinema Musikako Sari Nazionala da (1969an eta 1973an), Musika zinematografiko Onenari Goya Saria (1989an) edota Espainiar Zinemako Akademiaren Urrezko Domina (2002an). Sari horiei eta unibertsitate zein kontserbatorioetan irakasle eta dibulgatzaile gisa egindako lanari honako aintzatespen hauek gehitu behar zaizkie: Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina (1987), Musikako Sari Nazionala (1992), San Fernandoko Arte Ederren Erret Akademian sarrera (1993), Madrilgo Udalaren Meritu Artistikoaren Domina (1993) eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko honoris causa doktoretza (1997), besteak beste.
Arturo Cardelús Los Angelesen bizi den musikagile madrildarra da. The Wrap-ek "urteko soinu-banda onenatzat" jo zuen bere Buñuel en el laberinto de las tortugas lana, Goya Sarietan nominatua izan zen eta Malagako Zinemaldian zein Annecykoan Mussika Onenari Sariak irabazi zituen. Egile honen beste lan batzuk honakoak ditugu: In a Herartbeat, Frida Kahloren erakusleiho inmersiboa den Black Beach, Netflix Originaleko Call Me Francis miniseriea, Los Descendientes, Frank Marshallen The People' s Fighters etaJosé Luis López Linaresen Altamira. 2016an Royal Academy of Music deritzon prestigiozko erakundeak bertoko bazkide izendatu zuen Cardelús, kontzertu-musikagintzari egindako ekarpenengatik. Londresko Royal Academy of Music delakoan piano ikasketak burutu zituen, hala nola Budapesteko Franz Liszt Akademian, Salamancako Goi Mailako Musika Eskolan eta Guadalajarako Kontserbatorio Profesionalean. 2008an beste norabide bat hartu eta Bostongo Berklee College of Music delakoan konposizioa eta zinema aztertzera joan zen. Bertan, Summa Cum Laude aintzatespena erdietsi zuen, berau musikagintza sailaren aitorpen gorenena izanik han.
Bilbon jaioa eta Goi Mailako Eskolan formatua, Arthur Bersteinekin musika modernoko eta jazzeko L 'aula deritzon gunean bere prestakuntza osatzerik izan du, eta Guildhall School Music of London ospetsuaren Certificate of Keyboards errezitaldia lortu du. 1973az geroztik, 80 disko baino gehiagotan kolaboratu du moldatzaile eta grabaketa-musikari gisa; sei disko ditu merkatuan eta telebistarako, irratirako eta hainbat komunikabidetarako musika egin du bere ibilbide emankorrean. Sortutako doinuak Argentinan, Frantzian, Alemanian, Israelen edo Suitzan entzun dira, besteak beste, baina film luzeetarako soinu-banden esparruan lau proiektu egin ditu: Joseba Salegiren Ione sube al cielo, Pablo Maloren Frío sol de invierno, Jesús Ponceren Skizo eta Pablo Maloren La sombra de nadie berau. Gaur egun, pedagogiarekin tartekatzen du bere sormen-jarduera Donostiako Musika Eskolan klaseak emanez. Musikenen ezezik, Irungo Kontserbatorioarekin eta Udako Euskal Unibertsitatearekin ere lankidetza lanak burutzen ditu. Honez gain, dibulgatzaile gisa pianorako hiru partitura-liburu argitaratu ditu.
Manel Gil-Inglada soinu-banden konpositore ospetsu eta maiz saritua dugu, eta nazioarte mailako 45 aintzatespen baino gehiago ditu izendapenen eta sarien artean, soilik azken hamar urteotan. 30 urte baino gehiagoko eskarmentua dauka ikus-entzunezkoaren sektorean, interprete gisa beste hainbeste ezezik. Bartzelonako Musika Moderno eta Jazzdeko Gelan egin zituen ikasketak, Film Scoring-en hainbat mintegi eta ikastarotan espezializazioa erdietsiz, José Nieto, Armando Trovaioli eta Ennio Morriconeren eskutik. Telebista-sintonia eta zinemarako soinu-banda askoren egilea da (film luzeak eta laburrak), eta animaziorako soinu-bandarekin lotutako hainbat masterretako irakasle ere badugu. Gaur egun, zinemagintza, orkestra eta bideojokoen musikagintzan dihardu; besteak beste, duela gutxi sortutako Endling - Extinction is Forever delakoa horren adierazgarri (hemen Tina Guo handiak eta Rusanda Panfilik parte hartu dute, biak Hans Zimmerren ohiko kolaboratzaileak izanik). Honakoa kritika on ugari zein bikainak jasotzen ari den soinu-banda dugu.