"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
“Datu hauek publikoa zinema-aretoetara itzultzeko irrikan dagoela erakusten dute; horregatik, Zinemaldiak ikusleen erantzuna eskertu nahi du”, azpimarratu du Jose Luis Rebordinosek, Zinemaldiaren zuzendariak.
Covid-19 pandemiaren ondoren, aretoetako aforoa %100era bueltatu da berriro eta Belodromoa bezalako egoitzak berreskuratu du Zinemaldiak.
Sarreren salmenta bai online bai Kursaaleko Zinemaldi plazako leihatiletan izan da. Gaur lehen hiru egunetako sarrerak (ostirala 16, larunbata 17 eta igandea 18) jarri dira salgai soilik. Bihar (astelehena 12) 9.00etatik aurrera hasiko da hilaren 19ko (astelehena), 20ko (asteartea) eta 21eko (asteazkena) sarreren salmenta (baita lehenbiziko hiru egunetakoak ere), eta asteartean, 13an, hilaren 22ko (osteguna), 23ko (ostirala) eta 24ko (larunbata) txartelak (baita gainontzeko egunetakoak ere). Hilaren 14tik aurrera, eskuragarri dagoen edozein emanaldirako sarrerak erosi ahalko dira, eta hilaren 16tik aurrera, zinema-aretoetako leihatiletan eta online erosteko aukera izango da.
Gehiago saldu diren saioak film honakoak izan dira: El suplente / The Substitute y Girasoles silvestres / Wild Flowers Sail Ofizialean; En los márgenes / On the Fringe y As Bestas / The Beasts y Perlak sailean; eta Mi país imaginario / My Imaginary Country Horizontes Latinos sailean.