Gaurtik aurrera, irailaren 8tik aurrera, Luis Gasca, komikia eta zinema erakusketa ikusi ahal izango da Okendoko kultur etxean. Asier Mensurok eta Álvaro Ponsek komisariatu dute, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatu eta ekoitzi du Donostia Kulturarekin lankidetzan, eta Donostia Zinemaldiaren parte hartzearekin. Luis Gascaren irudia omentzen du erakusketak, Koldo Mitxelena Kulturunearen ondare bildumen parte den komikiaren munduari lotutako dokumentuen bildumaren bidez. Zinemako eta komikigintzako bildumagile eta ikertzailea izateaz gain, Gasca Donostia Zinemaldiko zuzendaria izan zen 1977an, baita 1981etik 1983ra bitarteko edizioetan ere.
Erakusketak bi zati ditu: obra grafikoari eta komikiari eskainitakoa, 270 pieza inguru dituena (originalak eta erreprodukzioak), eta zinemari lotutakoa, argazkilari desberdinek egindako artista garrantzitsuen une paregabeen 100 argazki ingurunekin. Argazkilari horiek Luis Gascaren alabetako baten bilduma pribatukoak dira, nahiz komisario baten bilduma partikularrekoak ere, erakusketarako laga dituztenak. Bilduma osoak komikiaren askotariko adierazpenak eta zinemarekin, literaturarekin eta, oro har, sorkuntzarekin zuen lotura biltzen ditu. Komikiak, aldizkariak, fanzineak, lan grafiko originala eta komikiari buruzko azterlanak biltzen ditu. Hau da, bederatzigarren artearen iragana eta oraina ezagutzeko aukera ematen duen eskaintza zabala.
Erakusketa hau azaroaren 8ra arte egongo da zabalik, eta Koldo Mitxelena Kulturuneak ekoitzi du, funts horien zati txiki bat hautatuz eta bildumagileen eta familien ekarpenak gehituz. Luis Gascaren omenaldi honek aukera ematen du bere bildumaren zati txiki bat ikusteko, Europako garrantzitsuenetako bat eta Koldo Mitxelena Kulturunearen funtsen artean nabarmendutakoa.
Agenda hedatua Koldo Mitxelena Kulturunearen Areto Nagusian (ekitaldi aretoa) egingo da, komikiaren eta sorkuntza grafikoaren arloko adituekin elkarrizketa formatuko hiru topaketa eginez. Topaketa horiek Borja Crespok koordinatu ditu, eta irailean eta urrian zehar egingo dira, erakusketa berak sortzen duen testuingurua aberastuz – komikiaren hizkuntzak sorkuntza eta ekoizpen kritiko gisa duen garrantzia –, sorkuntzarekin zerikusia duten pertsona ospetsu presentziarekin.
Marrazkilariaren hitzetan, «pieza honekin Gascaren espiritu bitxi eta abenturazalea islatu nahi izan dut, XX. mendeko herri kulturaren zabalkundean aitzindari izan zena, Espainiara ezagutza kontaezina ekarri zuena».
Erakusketari eta agenda hedatuaren informazio guztia, bai eta argazki lanen eranskin bat ere, zeina online bakarrik eskuratu ahal izango baita, honako estekan egongo da eskuragarri: kmk.gipuzkoa.eus/luisgasca/
URL horretan bertan, halaber, deskargatu ahal izango dira erakusketaren material grafikoak, posterrak eta Álvaro Martínez Bueno artista grafikoari eta komikigileari egindako enkargua. Irudian Luis Gasca ageri da, Donostian, komikiaren eta zinemaren munduarekin lotutako elementuekin. Álvaro Martínez Bueno, DC Cómics argitaletxeentzat lan egin du eta Eisner Saria jaso berri du.