Informazio guztia eta emankizunak webgunean
Urtero bezala, webgune ofizialean zuen eskura jartzen dugu filmeen eta sailen inguruko informazio guztia, xehetasun guztiekin, baita programazio eguneratua ere. Bertan zure gogoko zerrendak osatzeko eta lagunekin partekatzeko aukera izango duzu, eta saio guztietarako sarrerak eros ditzakezu. Ez ahaztu deskontua duten sarreren newsletterrean harpidetza egiteaz, egunero %50ean eskuragarri dauden sarreren eskaintzak jasotzeko.
Horrez gain, gure egunerokotasunaren berri emango dizuegu: zuzeneko emankizunak, bideoak, argazki-galeriak, Zinemaldia egunkaria eta gertatzen den ororen azken orduko albisteak.
Gogoan izan gure telebistaren bitartez (TV) zuzenean ikus ditzakezuela prentsaurrekoak, inaugurazio- eta klausura-galak, eta Donostia Saria galak; beste edukiez ere gozatu dezakezue, nahieran: photocall-ak, alfonbra gorriak, filmetako lantaldeei egindako elkarrizketak, gonbidatuen etorrerak, elkarrizketak, aurkezpenak, zinemagintzako profesionalen klase magitralak, eguneko laburpenak, sailetan parte hartzen duten film guztien trailerrak eta edizio honetako lan bereziak. Kontsultatu gure agendak, gure eguneroko edukien eskaintza ezagutzeko. Atal hau erabat berritu dugu, edukien artean esperientzia eta nabigazio hobea izateko. Gainera, zuzeneko emanaldiak hasi baino lehen jakinarazpenak jaso ahal izango dituzu, ezer gal ez dezazun.
Webgunean gainera, jarraituko dugu Zinemaldiko telebistaren 24 orduko seinalea eskaintzen, nahi duzuenean konektatu ahal izateko, eta emanaldi, bideo eta jarraipenezko saio guztiez gozatu ahal izateko.
Jarrai iezaguzu sare-sozialetan
Oso aktibo ibiliko gara sare-sozialetan. Haien bidez, aurten bisitatuko gaituzten izarretara hurbilduko zaituztegu eta jarraitzaileekin egingo dituzten zinezale topaketeten berri emango dizuegu. Ez galdu gure jarduera eta eduki esklusiboak. Gogoratu hemen topatuko gaituzuela: Twitter, Facebook, Instagram eta Youtube, eta urte honetatik aurrera, TikTok-en ere bai.
Zinemaren eta entretenimenduaren mundua Donostia Zinemaldiaren eskutik iritsi da TikTok-era. Edizio honetan, entretenimenduzko plataforma honen munduko mila milioi erabiltzailek baino gehiagok, alfonbra gorria eta Zinemaldiaren Inaugurazio Gala zuzenean ikusteko aukera izango dute, baita @pablomeixe, @telocuentosinspoilers, @albert_laro eta @mamireporter plataformako zinema- eta entretenimendu-sortzaileen begietatik, bambalinen artean gertatzen dena ikusteko aukera izango dute. Zinemarik onenarekin konektatuko dugu #70SSIFF traolaren bidez. Gainera, TikTok-eko sortzaile batek Zinemaldirako bereziki sortutako efektuarekin, Urrezko Maskorra jaso eta eskerrak emateko hitzaldia ere utz diezagukezue. 4.000 lagunek baino gehiagok probatu dute, orain zure txanda da!
Sorpresa asko prest ditugu eta espero dugu gustatuko zaizkizuela. Ez ahaztu guri jarraitzea, zuen komentarioak uztea, gu aipatzea eta gure #70SSIFF hashtag ofizialarekin partekatzea. Zuen elkarrizketen parte izan nahi dugu!
Jaitsi doan App ofiziala eta ez galdu ezertxo ere
Jaitsi gure App ofiziala, zure Zinemaldia erosotasun handiagoarekin antolatu ahal izateko, eta jarraitu Zinemaldiaren aktualitate guztia mugikorretik.
Izan ere, bertan dituzu Zinemaldiko albisteak eta gaurkotasun osoa, minututik minutura: eguneko bideoak (photocallak, prentsaurrekoak, galak...), azken orduko albisteen eta filmetako lantaldeen etorreraren berri ematen duten argazki-galeriak, trailerrak eta promozio-klipak, programazioa eta edizio honetako film guztiei buruzko informazio osoa eta xehea (sinopsiak, biografiak, fitxa artistikoa eta teknikoa, irudiak, sariak, aretoak eta ordutegiak).
Gogoratu, ikusi nahi dituzun filmen ordutegiak egokitzen lagunduko dizun programazioa planifikatzeko tresna daukazula. Programazioan gogokoenak markatu, eta timeline pertsonalizatu batean agertuko zaizkizu. Gainera, aplikazioak alerta-sistema bat ere izango du. Horri esker, aukeratu dituzun saioak baino lehen abisu bat jasoko duzu.
Aplikazioan sare sozialetan partekatzeko aukera ere izango duzu, zure gustuak zabaltzea errazagoa izan dadin.
Aplikazioa hiru hizkuntzatan eskura daiteke (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), App Store-n, eta Google Play-en.