Spanish Screenings erakusleihoak Ventana Sur –ikus-entzunezkoen merkatu nagusia Latinoamerikan, INCAAk eta Cannesko zinema-jaialdiaren Marché du Film merkatuak antolatua– aukeratu du, ikus-entzunezkoen nazioarteko industriari aurkezteko, On Tour izenez egingo duen lehen edizioa. Horrek esan nahi du Espainiak askoz presentzia handiagoa izango duela aurten Buenos Airesko topaketan, nola delegazioa osatuko duten profesionalen kopuruari dagokionez, hala merkatuaren sailetan aurkeztuko diren proiektu espainiarren kantitate eta kalitateari gagozkiela.
Animation!, Blood Window eta SoloSerie S sailetan, hala, Espainiako ekoizpen berrien garapen-proiektuak ofizialki aurkezteko gune espezifiko bat egongo da , film luzeak, telesailak, animazio-lanak, zinema fantastikoko filmak eta beldurrezko pelikulak egonik ekoizpen horien artean. Punto Género sailean –non emakumeek eta pertsona ez-binarioek zuzendutako fikziozko film luzeen proiektuak sustatzen baitira– ere gauza bera gertatuko da.
Showcase horietarako eta Spanish Screenings On Tour ekimenaren edukiak Ventana Sur 2022 merkatuan hautatzeko deialdiak zabalik egongo dira abuztuaren 4tik aurrera; hona hemen deialdiak:
- Garatzen ari diren proiektuetarako deialdiak, irailaren 19ra arte irekiak eta Espainiako ekoizpen berriak garatzeko proiektuetara bideratuak; showcase moduan aurkeztuko dira proiektu horiek Ventana Sur 2022 merkatuko sail tematiko ofizial bakoitzean.
- Spanish Screenings On Tour deialdi orokorra, jada amaituta edo postprodukzio-fasean dauden edukietara eta work-in-progressetara bideratua, proiektuaren arlo garrantzitsuenetako bat da, Spanish Screenings Contenten premisei lotuta dago eta Ventana Sur merkatuan akreditazioa duten nazioarteko erosleei Espainiako lanen aniztasunerako sarbidea emateko xedea du. Deialdi hau Work-in-Progress delakoak –WiPak– nazioartean sustatzeko eta film espainiarren eskubideak eskuratu eta remakeak beste lurralde batzuetan sortzea dinamizatzeko jomuga duten proposamenei irekitzen zaie. Deialdi honen barruan, gainera, nabarmentzen da aukera dagoela zinemaren eta ikus-entzunezkoen merkatuen nazioarteko zirkuituan Ventana Surren bidez sartuko diren film berrienak market premiere gisa aurkezteko. Deialdia urriaren 10era arte egongo da irekita.
Parte hartuko duten proiektuenhautaketa Spanish Screenings On Tourreko ordezkariek eta Ventana Surreko sailen arduradunek egingo dute.
Spanish Screenings delakoek Ventana Sur merkatuan izango duten On Tour edizioak, halaber, merkatuaren esparruan hainbat jarduera antolatzea ekarriko du berekin, hala nola hauek: networking erako topaketak nazioarteko industriako gako-eragileekin, lan-gosariak, film espainiarren remakeak dinamizatzeko berariazko ekitaldi bat, market screeningak, case studyak, eta beste sustapen-ekintza batzuk hainbat formatutan, Espainiako ikus-entzunezkoen industriarako aukera berriak sortze aldera . Formula berriak, kontuan izanik etengabe aldatzen ari dela ikus-entzunezkoen egoera,estimulatzearen, sare berriak eratzearen eta sortzen ari den talentua are gehiago bultzatzearen alde egiten dutenak.
Spanish Screenings XXL programaren lau ardatzetako bat da Spanish Screenings On Tour; hona hemen beste hiru ardatzak: Spanish Screenings Content (Málagako zinema-jaialdia); Spanish Screenings: Financing & Tech (Donostia Zinemaldia); eta Spanish Screenings 360, urte osoko ekintza aktiboen programa, zeinak, halaber, etorkizunean sustapen- eta negozio-plataforma birtual bat sortzea ere barne hartuko baitu.
Ekimena, azken batean, ekoizpen espainiarreko edukiez osatutako ikus-entzunezkoen merkatu bat sortzean datza, elkarrekintza- eta negozio-testuinguru batean proiektu berriak trukatzea eta sortzea errazteaz gain, Espainiako ikus-entzunezkoen industriaren balio-katea sendotzeko lagungarria izango den merkatu bat , hain zuzen.
Spanish Screenings XXL. Espainiako ikus-entzunezkoen ekoizpenetarako nazioarteko merkatua da, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren – SEEPen – esparrukoa, Espainiak Europako ikus-entzunezkoen HUB gisa duen eginkizuna indartzeko jomuga izaki, Kultura eta Kirol Ministerioak ICAAren bidez eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak ICEXen medioz bultzatzen dutena.
Espainiako ikus-entzunezkoak nazioartekotzeko programa horrek bultzada berri bat jasoko du 2022-2023 ikasturtean, eduki-aniztasun handiagoa izango du eta jarduera-bolumen gehiagoz osatuta egongo da , ikus-entzunezkoen industriaren erronka berrietara egokitze aldera.
Informazio gehiago: screenings@malagaprocultura.com