"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan, ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’ egingo da, ‘Spanish Screenings XXL. Espainiako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako nazioarteko merkatu bat’-en bigarren hitzordua. Proiektua Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago. Plan horrek helburu du Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzea, eta Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAA institutuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez, ICEX dela medio.
‘Spanish Screenings: Financing & Tech’-en barruan, bi ekitaldi egingo dira: nazioarteko inbertitzaileen eta Espainiako ekoiztetxeen arteko lehen topaketa eta Zinemaldia Startup Challengeren Espainiako ekintzaileentzako eta startupentzako lehiaketa; horrek, bada, ikus-entzunezkoen eta I+G+B-ren arloari aplikatutako teknologia berriei balioa emango die.
Proiektu zinematografiko hauek hautatuko dira: 60 minututik gorakoak, gehienbat Espainian ekoitzitakoak, fikziozkoak, ez-fikziozkoak eta animaziozkoak, besteak beste, eta garapen-fasean eta finantzaketa-bila daudenak. 2 milioi eurotik gorako aurrekontu bat eduki beharko dute, % 20ko finantzaketa ziurtatua, eta nazioartekotzeko aukerak. Ekoizle nagusiak aukera izango du bere proiektua inbertitzaile garrantzitsuen eta nazioarteko talentu-ordezkarien aurrean ezagutarazteko eta defendatzeko. Proiektuak gaurtik aurrera aurkeztu ahalko dira, uztailaren 1era arte.
Zinemaldiak, aurretik aipatutako betekizunak betetzen dituzten proiektuetatik, hamar aukeratuko ditu, eta hautatutako ekoizleei bidaia eta hiru hotel-gau eskainiko zaizkie.
Proiektu bat aurkezteko, idatzi helbide honetara: industria@sansebastianfestival.com
PROIEKTUAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: UZTAILAK 1
industria@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481 217
www.sansebastianfestival.com
Industria Saila ondorengoen babesarekin