Ventana Sur-ek, Marché du Film-Festival de Cannes-ek eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Proyecta ekimenean, Latinoamerikaren eta Europaren arteko koprodukzio baten bila dabiltzan eta garabidean dauden 16 zinema-proiektu aurkeztuko zaizkie ekoizle, programatzaile eta salmenta-agenteei, finantzazioa osatzeko eta nazioarteko banaketa egiteko bazkideak aurkitzeko asmoz.
Aurten, Ventana Sur ekimenaren barruan, Proyectaren laugarren edizioa egingo da, aurrez aurre eta online, eta azaroaren 30ean pitching saio bat izango da Buenos Airesen, ekoizleen eskutik. Abenduaren 1ean, akredituetako industriarekin aurrez aurreko hitzorduak egiteko aukera izango dute ekoizleek. Gainera, azaroaren 30ean eta abenduaren 2an, proiektuetako ordezkariek one to one topaketa birtualak egin ahal izango dituzte.
Hautaketan Latinoamerikako hamaika proiektu daude (Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Costa Rica eta Ekuadorrekoak) eta gainerako bostak Europakoak dira (Alemania, Espainia eta Turkiakoak). Hamasei proiektu horietatik, hamahiru hautatu dituzte Paulo Roberto de Carvalhok (Autentika Films), Javier Martínek (Donostia Zinemaldia) eta Clara Massotek (Ventana Sur). Gainontzeko hirurak honakoak dira: Ekuadorreko proiektu bat, EAVE Puentes-Europe/Latin America Co-production workshop tailerretik datorrena; Brasil CineMunditik datorren beste bat eta Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika hamargarren Koprodukzio Foroan hautatutako proiektu espainarra (Francisco Mariseren Camionero, hain zuzen ere).
Aurkeztutako hamasei lanetako azken urteetan Donostia Zinemaldiko sailetan parte hartu duten zenbait zuzendariren lanak ere egongo dira. Hori da Silvina Schnicer (Tigre, New Directors 2017; Carajita, New Directors 2021), Meritxell Colell (Con el viento, Made in Spain 2018; Dúo, Koprodukzio Foroa 2018), João Dumans (Arábia / Araby, Horizontes Latinos 2017), Francisco Marise (Para la guerra, New Directors 2018) eta Niles Atallah (Lucía, Zinema Eraikitzen 2009 eta New Directors 2010).
Proyecta ekimena Ventana Sur-en parte da, hau da, Latinoamerikako ikus-entzunezkoen merkatu nagusiarena. Merkatu hori Argentinako Zinemaren eta Arteen Institutu Nazionalak (INCAA) eta Marché du Film-Festival de Cannes-ek antolatzen dute. Edizio hau azaroren 29tik abenduaren 3ra ospatuko da.
PROYECTA 2021 HAUTAKETA |
EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROA – DONOSTIA ZINEMALDIA
EAVE PUENTES-EUROPA / LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO TAILERRA
BRASIL CINEMUNDI
Ondorengoen babesarekin