IBERMEDIA PROIEKTUA (Ez du proiektu onenaren saria eskuratzeko parte hartuko)
|
Donostia Zinemaldiak Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa jarri zuen abian 2012an. Honako hauek ditu helburu nagusi Foroak: ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berrietan sarrera bultzatzea.
Koprodukzio Foroa garatzen ari diren fikziozko eta ez fikziozko proiektuei zuzenduta dago, eta han Europako zein Latinoamerikako zinema-proiektuek har dezakete parte.
Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, profesionalekin hitzorduak zehaztearren.
Foroan bertan, zenbait ekimen izango dira; alde batetik, parte-hartzaileen artean topaketa informalak sustatzeko, eta, bestetik, ikus-entzunezko industriaren gaur egungo eta etorkizuneko funtsezko alderdien inguruko esperientziak eta ezagutza trukatzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak.
Koprodukzio Foroa San Telmo Museoan egiten da, Príncipe zinematik gertu. Han, Zinema Eraikitzen eta Glocal in Progress ekimenetako filmak proiektatzen dira. Donostian biltzen diren industriako profesional guztien arteko topaleku bat ere bada Foroa.
Koprodukzio Foroan sari garrantzitsuak banatzen dira. Besteak beste, Foroko Proiektu Onenaren Saria; EFADS-CAACI Saria; Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria eta ArteKino International Prize saria.
Donostiako foroari jarraipena emanez eta Canneseko Zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) sinatutako lankidetza-hitzarmena dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbidean aurrera egin ahal izango dute; dela Ventana Sur (Buenos Aires), dela Cannesko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.
2018an, Donostia Zinemaldiak Latinoamerikako zinema-merkatu handiena den Ventana Surrekin zuen elkarlana zabaldu zuen –Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Filmek eta INCAA-Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak antolatua– eta Proyecta abiatu zen. Jarduera berri honek Latinoamerikarekiko koprodukzioak sustatzen ditu eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aukeratutako Europako nazioarteko ibilbidea bultzatzen du.
Harremanetarako:
ETORKIZUNERA ATZERA: NOLA EMAN BIZITZA ETA MERKATU HOBEA HIRU URTETIK GORAKO FILMEI?
Europa Distributionek bultzatua (Akreditazioarekin)
MAHAI-INGURUA
Hizlariak:
PRESTAKUNTZATIK LANBIDERA, JOAN-ETORRIKO BIDEA
MAHAI-INGURUA
Hizlariak:
"ZINEMALDIA & TECHNOLOGY 2018"
FILM INDUSTRY & BLOCKCHAIN
Tecnaliak sustatua (Akreditazioarekin)
AURKEZPENA
Hizlariak:
LATINOAMERIKAREKIKO KOPRODUKZIOAREN ETA BANAKETAREN EGOERA BERRIA
PROAk (Ikus-entzunezko Ekoizle Federatuak) bultzatua (Akreditazioarekin)
MAHAI-INGURUA
Hizlariak:
GLOCAL: EUROPAKO ZINEMAGINTZAREN ANIZTASUNA MERKATU-BALIO GISA
(Akreditazioarekin)
AURKEZPENAK
Hizlariak:
MAHAI-INGURUA
Hizlariak:
LATINOAMERIKA: EMAKUMEAK ETA ZINEMA. EMAKUMEAREN GORABIDEKO ROLA LATINOAMERIKAKO ZINEMAN
AECIDek (Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia) bultzatua (Akreditazioarekin)
MAHAI-INGURUA
Hizlariak:
EUROPA-LATINOAMERIKA VII. KOPRODUKZIO FOROKO SARIAK
EUROPA-LATINOAMERIKA VII. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA
EFADs-CACIREN EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO SARIA
KOPRODUKZIOAREN GARAPENAREN EURIMAGES SARIA
ARTE KINO INTERNATIONAL PRIZE
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa izango da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.
Proiektu Onenaren Saria. Araudia
Europa- Latinoamerika koprodukzio foroko EFACs-CACI Sariak 20.000euroko dirusari bat hartzen du barne, irabazten duen proiektuaren ekoizle nagusiarentzat.
Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.
Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria, 20.000 euroko saria, film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.
ARTE International Prize, 6.000 euro gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio.
ARTE etxeak babesten du saria.
ARTEko ordezkariak Europa - Latinoamerika Koprodukzio Forora joango dira ARTE Kino International Prize saria ematera.
Ekitaldirako sailkatutako proiektu guztiek parte har dezakete ARTE Kino International Prize, lankidetza berezien esparruan aurkezten direnek izan ezik.
Saria indarreko zerga-araudiari lotuta egongo da.