72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketa
Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketa
Bojina Panayotova
Frantzia - Alemania 
9 min. Film laburra
Ez da batere erraza nork bere aitarekin hitz egitea, ezta errugbi zelai batean egonda ere. 
Lehiaketatik kanpo
Lauren Wolkstein
AEB 
13 min. Film laburra
Ekialde Ertainean lanean aritu eta esperientzia lazgarria izatetik bueltan marine gaztea bere ohorez antolatutako ongietorri festan heroi itxurak egitera behartuta sentituko da. Beretzat egina dirudien neska bihurri batek erakarriko du. 
Carolina Astudillo
Espainia 
24 min. Film laburra
Libertad, Enriqueta, Maricarmen eta Albertek beren amek eta izebek Bartzelonako Les Corts espetxean pasatu zuten garaia gogorarazi dute; xalotasun, babes falta eta tristezia garaia izan zen hura. Beren haurtzaroko istorioek oroitzapenak, ahanztura eta denboraren joana protagonista dituen mundu batera eramango gaituzte. Iraganaren eta orainaldiaren arteko mugimendu pendular horretan, oroimena zorroztu, bukatu eta lo geratzen da.
Mario Fernández Alonso
Espainia 
20 min. Film laburra
«...eta, beraz, atomoaren zatirik handiena erabat hutsik legoke.Gauza bera gertatzen da kanpoaldeko espazioan: materia salbuespena da, espazio huts itsaso izugarrien erdian...»
Kristoffer Karlsson Rus
Polonia 
19 min. Film laburra
Film labur honen gaia Jainkoaren hamarkun berriko zazpigarren agindua da: "Inor ez hiltzea". Artista gazte batzuek denda batetik pintura harrapatu eta horma batean grafiti bat margotuko dute, Tomasz 45 urteko artista grafikoa gidari dutela. Tomaszen bizitza pertsonala eta profesionala une zailetan dago. Presiopean ari da lanean; proiektu zehatz bat prestatzeko agindu dio nagusiak, bezero bati atsegin emateko. Filma Decalogue 89+ telesailaren parte gisa sortu zuten.
Nathalie Sejean
AEB 
4 min. Film laburra
Double bizitzaren eta teknologiaren konbinazioari buruzko drama da. Lan existentzial honetan, emakume batek erabaki bat hartu beharko du: etorkizuna teknologiaren edo zoriaren esku utzi, edota bere ahalmenaz fidatu. 
Vincent Le Port
Frantzia 
15 min. Film laburra
1000. urtea. Bretainian gosea eta dukerrien arteko gerrak dira nagusi. bat-batean Godevin izeneko profeta albino bat agertuko da, eta munduaren amaiera iragarriko du. Dizipuluekin batera munduaren ertzera joango da, Finis Terraera, eta han salbazioa aurkituko dute. 
Ao Shen
Txina 
29 min. Film laburra
Gazte batzuen eta adin ertaineko gizon baten istorioa da hau.Elkarren etsaiak dira, eta arazoak gizonek bezala konpontzen dituzte.Azkenean, jarrera aldatu, eta lagun egingo dira. Elkar berriro ikusiko ez badute ere. 
Christian Bach
Alemania 
30 min. Film laburra
Gatazkak dituen familia batek Ipar Itsasoko irla batean igaroko ditu oporrak. Marea bizi batek ezustean harrapatu ostean, zortzi urteko semea ziur dago aitona bertan hil dela. Ez da inori bere beldurraren berri ematera ausartzen, eta oporrak, pixkanaka, amesgaizto bihurtuko zaizkio. 
Azzam El Mehdi
Maroko 
15 min. Film laburra
<<Lurraren barrunbe freskoetan barrena egindako ibili sinplea... Beren zoriontasunak eguzkiari desafio egingo dio, baita beren betiko lagunek ere. Hara nola idatzi zuten gizakiek eta animaliek euren historia. Borroka bereko sondadu dira; naturaren eta beren buruaren aurka ipintzen dituzten borrokako sondaduak, hain justu.>>
Carlos Muñoz
Mexiko 
28 min. Film laburra
Figgis FBIko kidea da, eta Mexiko hiriburuaren erdialdean sasian bizi den indiar estatubatuar bat harrapatu eta hil behar duelako itsututa bizi da. Cooperrek, iheslariak harrapatzea ogibide duen cowboyak, lan horretan lagunduko dio, eta biek ustekabez betetako ingurune arrotz batean jardun beharko dute.
Thaïs Odermatt
Suitza 
18 min. Film laburra
Suitzako alpeetako erdialdeko basetxea. Teleferikoz soilik hel daiteke bertara, eta hantxe bizi da Anna. Bere senarraz mintzatuko da, baita haren eta zaletasun nagusiaz: isileko ehizaz. Toni bizilagunak bere ikuspuntutik azalduko du istorioa. Ahotsak "elkarrizketa" antzeko batean batzen dituzte, ehiztarien familien tentsioak eta beldurrak, ezbeharrak eta doluak ulertarazteko. Gai zaharra, ikuspegi berria. 
Catalina Marín
Uruguay 
20 min. Film laburra
Albertina emakume grisa da: Sergio mutil-lagunarekin hitz egin du telefonoz, eta mudantza egiten hasi da, milurtekoaren bukaerako ospakizunetatik ordu batzuetara berarekin elkartzeko. Bainuetxe batera iritsiko dira, eta gauzak okertu egingo dira.Egunak aurrera egin ahala, festa giroa, dekadentea baina koloretsua, bizitasuna galtzen hasiko da, eta Albertinak beste zentzu bat emango dio bidaiari: antza hasieran ez zuen beste zentzu bat, alegia.
Irena Skoric
Kroazia 
12 min. Film laburra
Zastava 101 autoa sozialismoaren eta gerrak suntsituko zuen Jugoslaviaren sinboloetako bat izan zen. Gerra amaitu eta kroaziak independentzia lortu zuenean, aita-semeak garai bateko Jugoslaviako Zastava 101 autoa hartu eta bidai bati ekingo diote. Zer zaila den agur esatea batzuetan.Zaila da maite izan ditugun pertsonei agur esatean, nekeza bizileku izandako herrialde ohia utzi behar izatea. 
Asaf Saban
Israel 
15 min. Film laburra
Yotam armadatik itzuli da. Aitarekin egin du topo. Amarekin egin du topo. Neska-laguna autoan paseatzera eraman du.Yotam etxera itzuli da, baina zerbait ez dago ondo. 
Yuval Shani
Israel 
24 min. Film laburra
Sega-en bizitza mugatua aldatzear dago, uste gabeko aukera egokituko zaio aurrez aurre. 
Silvana Santamaria
Alemania - Frantzia 
9 min. Film laburra
Egunero-egunero, Guido Kurz langileak alabari etorkizun hobea emateko asmoz lan egiten du. Krisi garaia da, hala ere, eta etsipen giroa dago enpresan. Behin, akats bat egingo du lantokian. berdul da ez ote duen, horregatik, lanpostua galduko, eta beraz, akatsa ezkutatzeko ahalegina egingo du. David, Guidoren laguna, susmopen da: akatsa berak egin zuela uste dute arduradunek, eta kaleratu egin nahi dute. Guidok egia esan eta salbatu egin dezake. Printzipio moralen eta familiarekiko arduraden artean harrapatuta, erabaki bat hartu beharko du: akatsa Davidek egin zuela esango du.Handik puska batera, Guidok eta Davidek elkarrekin topo egingo dute, eta Guidok aurre egin beharko die erabako haren ondorioei. 
Lehiaketatik kanpo
Gurvan Hue
Frantzia - Alemania 
9 min. Film laburra
Williamek kartzelan du Anne emaztea, eta haren txakurra zaindu behar du. egoeraren erruduna txakur madarikatua dela uste du, ordea, eta horregatik, ez ikusi ere egin nahi. animalia basoan desagertu da, eta horrek bizitza aldaraziko dio Williami, bere bila joatea erabakiko du eta. 
Lehiaketatik kanpo
Matthias Maffo Bittner
Alemania - Frantzia 
9 min. Film laburra
Sara (18 urte) lapurretan harrapatu dute saltoki handi batean. halaxe elkartu da berriro Peter aitarekin 842 urte); lehendabiziko aldiz azken bost urteetan, familia utzi zuen-eta Peterrek. Saltokietako detektibea da peter, eta nagusiaren begiradapean alabari laguntzen ahaleginduko da. Aldi berean, harekin adiskidetzen saiatuko da. baina Sarak ez du aitaren laguntza nahi; Peterrek uste baino zauri sakonagoak eta sendagaitzagoak ditu alabak. 
Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: