"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Suitzako alpeetako erdialdeko basetxea. Teleferikoz soilik hel daiteke bertara, eta hantxe bizi da Anna. Bere senarraz mintzatuko da, baita haren eta zaletasun nagusiaz: isileko ehizaz. Toni bizilagunak bere ikuspuntutik azalduko du istorioa. Ahotsak "elkarrizketa" antzeko batean batzen dituzte, ehiztarien familien tentsioak eta beldurrak, ezbeharrak eta doluak ulertarazteko. Gai zaharra, ikuspegi berria.