"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Albertina emakume grisa da: Sergio mutil-lagunarekin hitz egin du telefonoz, eta mudantza egiten hasi da, milurtekoaren bukaerako ospakizunetatik ordu batzuetara berarekin elkartzeko. Bainuetxe batera iritsiko dira, eta gauzak okertu egingo dira.
Egunak aurrera egin ahala, festa giroa, dekadentea baina koloretsua, bizitasuna galtzen hasiko da, eta Albertinak beste zentzu bat emango dio bidaiari: antza hasieran ez zuen beste zentzu bat, alegia.