"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Figgis FBIko kidea da, eta Mexiko hiriburuaren erdialdean sasian bizi den indiar estatubatuar bat harrapatu eta hil behar duelako itsututa bizi da. Cooperrek, iheslariak harrapatzea ogibide duen cowboyak, lan horretan lagunduko dio, eta biek ustekabez betetako ingurune arrotz batean jardun beharko dute.