"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Libertad, Enriqueta, Maricarmen eta Albertek beren amek eta izebek Bartzelonako Les Corts espetxean pasatu zuten garaia gogorarazi dute; xalotasun, babes falta eta tristezia garaia izan zen hura.
Beren haurtzaroko istorioek oroitzapenak, ahanztura eta denboraren joana protagonista dituen mundu batera eramango gaituzte. Iraganaren eta orainaldiaren arteko mugimendu pendular horretan, oroimena zorroztu, bukatu eta lo geratzen da.