"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Egunero-egunero, Guido Kurz langileak alabari etorkizun hobea emateko asmoz lan egiten du. Krisi garaia da, hala ere, eta etsipen giroa dago enpresan. Behin, akats bat egingo du lantokian. berdul da ez ote duen, horregatik, lanpostua galduko, eta beraz, akatsa ezkutatzeko ahalegina egingo du.
David, Guidoren laguna, susmopen da: akatsa berak egin zuela uste dute arduradunek, eta kaleratu egin nahi dute. Guidok egia esan eta salbatu egin dezake. Printzipio moralen eta familiarekiko arduraden artean harrapatuta, erabaki bat hartu beharko du: akatsa Davidek egin zuela esango du.
Handik puska batera, Guidok eta Davidek elkarrekin topo egingo dute, eta Guidok aurre egin beharko die erabako haren ondorioei.