"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Film labur honen gaia Jainkoaren hamarkun berriko zazpigarren agindua da: "Inor ez hiltzea". Artista gazte batzuek denda batetik pintura harrapatu eta horma batean grafiti bat margotuko dute, Tomasz 45 urteko artista grafikoa gidari dutela. Tomaszen bizitza pertsonala eta profesionala une zailetan dago. Presiopean ari da lanean; proiektu zehatz bat prestatzeko agindu dio nagusiak, bezero bati atsegin emateko. Filma Decalogue 89+ telesailaren parte gisa sortu zuten.