"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sara (18 urte) lapurretan harrapatu dute saltoki handi batean. halaxe elkartu da berriro Peter aitarekin 842 urte); lehendabiziko aldiz azken bost urteetan, familia utzi zuen-eta Peterrek. Saltokietako detektibea da peter, eta nagusiaren begiradapean alabari laguntzen ahaleginduko da. Aldi berean, harekin adiskidetzen saiatuko da. baina Sarak ez du aitaren laguntza nahi; Peterrek uste baino zauri sakonagoak eta sendagaitzagoak ditu alabak.