72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Euskal Zinemaren Eguna
Euskal Zinemaren Eguna
Carlos de los Llanos
 
18 min. Film laburra
Antxoaren arrantza Donostian.
Pedro Olea
 
100 min.
Nafarroa, XVII. mende bukaera. Giza egitura feudaleko herri batean gaude. Sorgina omen zelako erre zuten emakume baten biloba den Garazik badu sarrera akelarretan Amunia sendagilesari esker eta herriko jauntxo den Anduezako Ferminen seme eta oinordeko Iñigorekin harremanetan ibili ondoren, Unai baserritar gaztearekin dabil orain. Unai, Don Ferminen jauntxokerien aurka daudenen taldekoa da eta jauntxoak, herritarren eskabideak isilerazteko, gogor erasotzen die inkisidore baten laguntza eraginkorraz, "sorginak" omen direlako aitzakiaz baliatuz.
Pablo Malo
 
105 min.
1967ko negua. Laura, bederatzi urteko haurra, Pirinioetako barnetegi baten ondoan itota agertzen da. Hilabete beranduago, Marco, hiritik heltzen da eta mendian bakartuta dagoen etxe bateko ganbaran kokatzen da. Barnetegiko zuzendaria, Monikaren, Lauraren logelakidearen, inguruko gertakari arraroen lekuko da, izan ere Monika ziur baitago Laurak han jarraitzen duela. Pablo Malo, La sombra de nadie filmaren zuzendaria, aurten Altadis-Zuzendari Berriak Sariaren epaimahaiko izango da.
Egoitz Rodríguez Olea
 
65 min.
Istripu bat izan ostean, Betizuak biztanlerik ez omen duen basamortu batean lurreratuko dira. Laster konturatuko dira ez daudela bakarrik. Basapiztia maltzur bat basamortuaren jabe egin da, eta bertan dagoen altxorra aurkitu nahi du. Basamortuko biztanle guztiak preso hartu ditu altxorra aurkitzen lagun diezaioten. Betizuek galtza bete lan izango dute: basamortuko biztanleei lagunduko diete, altxorra aurkitzen saiatuko dira eta espazio-ontzia konpondu behar izango dute, hori baita basamortutik ateratzeko era bakarra.
Aitor Arregi, Iñigo Berasategi
 
70 min.
Belarronia inperioa, aldameneko Goroztonia inperioaren anbizio neurrigabea dela eta, bere antzinako handitasuna galtzen ari da. Bi lurralde hauen txapelketa behingoz irabazteko asmoz, Belarroniako Pinzon II.a Erregearen kontseilaria den Destruzzio zitalak bidai zirraragarri bat proposatuko du: ilargira espedizio bat bidali eta bertan Erregearen aurpegia grabatu, munduko edozein puntatik ikusgai izan dadin.
Sabin Egilior
 
73 min.
Filmak orain 70 urteko gertaera ikaragarri haien ondorio oraindik antzemangarriei begirada egiten die. Artxiboko irudiak alde batera utzita, bizirik dirautenei, lekukoei eta desagertutakoen senitartekoei jarraituta, pelikulak ibilbide bat egiten du iragan tragiko haren arrasto dagoeneko lausotuetan zehar. Bizirik dirautenek euren hildakoak non dauden jakin nahi dute, batzuk bide bazterretan lurperatuak. Baina lan hori zaila izaten da: ez dago dokumenturik, datuak nahasiak dira, lekukoak gutxi, isiltasuna, hutsunea eta beldurra ere bai.
Alberto J. Gorritiberea
 
92 min.
Kepa eta Martin haurtzaroko lagun minak dira, txirrindularitza zaleak. Berrogeina urte inguru dituzte eta lan egiten duten enpresa beste nonbaitera eramango duten zurrumurrua zabaldu denean, Martin aita izateko puntuan dago, eta krisialdi batean murgilduko da. Bi lagunak ika-mika hasiko dira, Kepa langabeziak sorturiko egoerara egokitu baita. Beren adiskidantza apurtzear dagoenean helburu bat sortuko da: beren protestak Frantziako Tourrera eramatea. Eta hori guztia, Zuriñe izeneko kazetari gazte baten laguntzarekin.
Miguel Ángel Calvo Buttini
 
92 min.
Nacho eta Jaime pisudun familia handi bateko bikiak dira, lehena Espainiako Gobernuko ministroa delarik, eta bertzea estatuko zirujau ezagunenetariko bat. Egoera lasai eta zoragarria guztiz aldatuko da Jaimek politikan hastea erabakitzen duenean. Ohar gabean bere eragina handituz joanen da, eta laster bere anaiaren aurka aurkeztuko da estatuko presidentearen kargurako. Herria dagoeneko nahasia bada dagoen eskaintzarekin, bikiak diren bi anaien artean hautatzea oraindik zailagoa eginen zaio.
Pedro Aguilera
 
83 min.
Eguneroko bizitzaren arazoek zigortzen duten emakume ahul eta nahasi baten istorioa da. Ondasunak bahitzen dizkiote, bere kosmetiko-denda ixten diote eta bere bi seme-alaben etorkizuna lanbrotsua bilakatzen da oso. Umeen bizitasunak amaren apatiarekin egiten du talka, hau mantsokiro depresio sakon batean murgilduz. Amak suertatzen zaizkion arazoak konpontzeko heldutasuna eta indarra ez duela ikusita, umeek nolabait aurrera egin beharko dute. Bizitza aurrera doan heinean gauzak aldatu egiten dira. Batzuetan aldaketa hauek hain dira mantsoak ez baitira igarri ere egiten; besteetan bortitzak dira oso.
Julio Medem
 
119 min.
Ana bizitzarekiko duen pasioa pinturan iraultzen duen izpiritu askea da. Justine izeneko mezenas kosmopolita batek Madrilera gonbidatuko du Ana beste zenbait artistekin batera bere prestakuntza osa dezan. Kontinente berriak ezagutu eta hipnosi bidez, antzinako mitoekin konektatuta dauden iraganeko bizitzak deskubrituko dituen bidaia baten hasiera izango da hau. Horrela, Ana margotzen dituen ateetatik azaleratzen den biolentzia katea hausten saiatuko da, eta abenturaren amaieran munstro edo printzesa bilakatuko den erabakiko du.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: