"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ana bizitzarekiko duen pasioa pinturan iraultzen duen izpiritu askea da. Justine izeneko mezenas kosmopolita batek Madrilera gonbidatuko du Ana beste zenbait artistekin batera bere prestakuntza osa dezan. Kontinente berriak ezagutu eta hipnosi bidez, antzinako mitoekin konektatuta dauden iraganeko bizitzak deskubrituko dituen bidaia baten hasiera izango da hau. Horrela, Ana margotzen dituen ateetatik azaleratzen den biolentzia katea hausten saiatuko da, eta abenturaren amaieran munstro edo printzesa bilakatuko den erabakiko du.


