"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Istripu bat izan ostean, Betizuak biztanlerik ez omen duen basamortu batean lurreratuko dira. Laster konturatuko dira ez daudela bakarrik. Basapiztia maltzur bat basamortuaren jabe egin da, eta bertan dagoen altxorra aurkitu nahi du. Basamortuko biztanle guztiak preso hartu ditu altxorra aurkitzen lagun diezaioten. Betizuek galtza bete lan izango dute: basamortuko biztanleei lagunduko diete, altxorra aurkitzen saiatuko dira eta espazio-ontzia konpondu behar izango dute, hori baita basamortutik ateratzeko era bakarra.


