"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Belarronia inperioa, aldameneko Goroztonia inperioaren anbizio neurrigabea dela eta, bere antzinako handitasuna galtzen ari da. Bi lurralde hauen txapelketa behingoz irabazteko asmoz, Belarroniako Pinzon II.a Erregearen kontseilaria den Destruzzio zitalak bidai zirraragarri bat proposatuko du: ilargira espedizio bat bidali eta bertan Erregearen aurpegia grabatu, munduko edozein puntatik ikusgai izan dadin.


