"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Filmak orain 70 urteko gertaera ikaragarri haien ondorio oraindik antzemangarriei begirada egiten die. Artxiboko irudiak alde batera utzita, bizirik dirautenei, lekukoei eta desagertutakoen senitartekoei jarraituta, pelikulak ibilbide bat egiten du iragan tragiko haren arrasto dagoeneko lausotuetan zehar. Bizirik dirautenek euren hildakoak non dauden jakin nahi dute, batzuk bide bazterretan lurperatuak. Baina lan hori zaila izaten da: ez dago dokumenturik, datuak nahasiak dira, lekukoak gutxi, isiltasuna, hutsunea eta beldurra ere bai.


