Mitchel Leisen
Augusta Nash erreportariak Tom Martin espainiar espetxe batetik ateratzea lortzen du bere emaztea dela esanez. Frantzia eta Alemaniatik barrena bidaiatzen dute, bertan gerra hastear baitago. alabaina, beren itsasuntzia torpedoz erasotzen dute; hortaz, Kontinente Zaharrean gelditzea eta nazien zapalkuntzaren aurka borrokatzea erabakitzen dute.
Mitchel Leisen
Buck Benny barietate-konpainia kaskar baten buru da. Parisen daudela langabe geratzen dira eta Buckek bere adimena zorroztu beharo du konpainia aurrera atera ahal izateko.
Mitchel Leisen
Gregory Fitzgeraldek, Parisen apaizgai diharzuenak, Monica Johnson kantariarekin adiskidetasunezko harremana hasten du, hark gizon bat hil duela jakin ezean. monica Gregoryz baliatuko da hilketaren ikerketak dirauen bitartean ezkutuan egoteko.
Mitchel Leisen
Mary White suizidatu egiten da, bere senargai Michael Carterren familia ezkontzearen aurka dagoela jakitean. Orduan, Michael Tonita Stormcloud izeneko neska indiar batez maitemintzen da. Harekin ezkontzea erabakiko du, baina familia aurka jartzen zaio atzera ere, nahiz eta azkenerako adiskidetu egingo diren.
Mitchel Leisen
Alfonso d'Este, Ferrarako dukeak, bere senarra hil duela gezurra esatendio Cesar Borgiak bere arreba Lucreciari. Orduan, Lucrecia dukearekin ezkontzen da hura pozoitzeko asmoz; baina anaiaren engainuaz jabetu orduko, senarrarekin indarrak batu eta Cesarren aurkako gatazkari ekingo diote, garaipena lortuz.
Mitchel Leisen
Webster Carey amerikar ofizial Italiara itzultzen da gerra ostean eta tokiko emakume batez maitemintzen da, Giulia de Greffiz. Careyk bere burua azpijoko ilun batean murgilduta eragin zuen alemanen salataria agerian utzi nahi duenean.
Mitchel Leisen
Joanna komentu batean sartu eta hasieran batean, monako-bizitzara egokitzea nekeza gertatzen zaio, bere familiaren beharra sentitzen baitu. Egun batez, komentuaren ateetan utzitako haurtzo bat agertzen da. Lekaimeek alabatzat hartu eta Teresa izenez bataiatzen dute. Handitzerakoan Teresa monja izatea nahi du joannak, baina gaztea Antonioz maitemintzen da, seroretaz arduratu ohi den medikuak aurkezten dion mutil ziratsaz.
Mitchel Leisen
Gizarteriak zergatik dion beldur jakitearren Herio bizidunen artera azaltzen da. Aspaldi gabe hildako Sirki printzearen itxura hartzen du, eta hurrengo hiru egunetan, Sirkik ikerlanean diharduela, es da ezein pertsona, landare edo animalirik hilko. Hirugarren egunearen amaieran, Grazia ezagutu eta egiazko maitasuna aurkituko du harengan, maitasuna heriotza bezain indartsu dela ulertuz hartara.
Mitchel Leisen
Georgina allertonek liburudenda bat dauka denbora hainbestean igarotzeko, lanaegiteko beharrik ez duen gazte aberatsa baita. Amets egitea maite du eta bere bizitza Jim Lucas bere koinatuarekin nolakoa litzatekeen imajinatzen du. Bere fantasietan, Madame Butterfly eta Sadie Thompsonen paperak tartekatzen ditu, Clark Thompson izeneko kazetari batek errealitateari aurpegi ematera behartu eta Georgina harekin maitemintzea lortzen duen arte.
Mitchel Leisen
Emaztearekin eztabaida sutsuan diharduela, J. B. Ball izeneko milioilariak Bostgarren Etorbidean duen etxebizitzako leihotik behera botatzen du haren larruzko beroki garestia. Jantzia Mary Smithen gainean erortzen da, neska langile txiroa berau. Berokia jantzita Mary hotel batera doa; bertan, Ball jaunaren amorantea delakoan, kuxuzko gela bat ematen diote.
Mitchel Leisen
Tony, munta gutxiko gaizkile bat, espetxerantz darama detektibe betaek eskuak lotuta. Denbora erruz dutenez, lau ordu zehazki, poliziak antzoki batera sartzea erabakitzen du musika-ikuskizun bat ikustera.
Mitchel Leisen
Dona St. Columb badoa Londresetik, bere senar aspergarri eta honen lagun onenaren, Lord Rockingham lizunarengandik ihesi. Kornuallesko lursail batean finkatzen da, pirata frantsesen erasoaldien arriskupean dagoen aldean. Donak kortsarioen buruzagia ezagutuko du eta honen senarra eta kord Rockingham itsaslapurrak atzemateko asmotan heltzen diren arte.
Mitchel Leisen
Ralph Denistoun koronelak urrezko belarritako pare bat jasotzen du Londreseko bere klubean eta segidan bidaian ateratzen da. Hegazkinean, bidai-lagun bati bere bizitza kontatzend dio, espioitzat akusaturik Alemanian gartzeleratu eta ihes egitea nola lortu zuen. Lydia ijito-emakumeari esker izan zen, buhame baten moduan jantzi eta toki seguru batera eraman zuenari esker. Gerra bukatu denean, Alemaniara itzultzen da Lydia aurkitzeko asmotan.
Mitchel Leisen
Regi Allen gizon dirudun batekin ezkontzeko asmotan dabilen manikuragilea da. Garai hobeak ezagutu zituen Theodore Drew III.ak baina egun dirugabe dagoenak ere, ezkontza on baten bidez eman nahi dio irtenbide bere bizitzari, eta Vivian Snowden gorteiazten du, fruitu tropikalen merkatari baten alaba dena. Regi eta Theodoren planak etenda geratuko dira bata-bestearekiko pizten zaizkien sentimenduengatik.
Mitchel Leisen
Georges Iscovescuri estatu Batuetan etorkin gisa sartzea debekatzen diote eta mugako mexikar hiri batean geratzen da. bere amorantea ohia den anitak irtenbidea amerikar hiritar batekin ezkontzean datzala azaltzen dio. Emmy Brown izeneko maistra inozo bat gorteiatzen du orduan, eta ezkondu ere egingo dira; baina Emmyk abandonatu egingo du Anitaren bitartez Georgesen iraganaren berrri jakitean. Honek amerikar muga ezkutuan zeharkatzen du emmyrekin elkartzeko asmotan eta harrapatu egiten dute.
Mitchel Leisen
Bigarren Mundu-Gerra baino lehen hiru gizon hegazkin-pilotu izateko trebatzen ari dira. Bizitza zibileko oso maila ezberdinetatik datoz (bata Long Island-eko playboya da; bestea garaje bateko mekanikoa eta azkena, unibertsitateko atleta), hirurak pilotu izateko ametsak elkartzen ditu, baina horretarako oso proba gogorrak pasa beharko dituzte.
Mitchel Leisen
Sir Hugh Marcy noble endekatu batek XVII. mendeko Londresko kaleetan Kitty topatzen du, eslake eder bat. Berarekin eramaten du, apaindu, eta Thomas Gainsboroughek bere erretratua margotu dezan agintzen du. Marcyk neskari gizarte-arauak irakatsi eta neskarentzat onuragarriak diren hitzarmenezko ezkontza pare bat antolatzen dizkio: lehendabizikoa berehala hiko den merkatari batekin, eta bigarrena duke batekin, aurki hori ere hil egingo delarik.
Mitchel Leisen
Liza Elliot, moda-aldizkari bateko argitaratzailea, nahastu samartuta dabil bere bizimodua dela eta. Hartara, psikiatra batengana jotzen du psikoanalisia egin diezaioten. Nahasmenduak eragindako ametsen ondorioz bere burua zentzatuz doa eta bere neurosiaren eragilea bere handinahia dela konturatuko da.
Mitchel Leisen
Ikuskizunen munduko neska amerikar bat dirurik gabe geratzen da Mezikon eta senar jeloskor batek bere emaztea gorteiatzen duen zezen-hiltzaile batengatik aldentzearren esku har dezan eskatzen dio. Leisenek aurrez 1939an buruturiko Midnight pelikularen bertsio berria da.
Mitchel Leisen
Eve Peabody korista parisen halamoduz bizi da Tibor Czerny taxi-gidari baten maitasun-eskakizunei jaramonik egin gabe. Bere patua hobetu nahaian, Evek kondesa hungariar baten lekua hartzen du Helene bere emaztea berreskuratu nahi duen Georges Flammarionen mandatuz. Evek Jacques Picot, Heleneren amorantea, erakarriko duelakoan dago Georges, hartara bien arteko harremana hautsiz. Baina Czerny tartean sartuko da everen senarraren itxurak eginaz.
Mitchel Leisen
Komedia musikal baten estreinaldia bitartean bi hilketa gertatzen dira. Jack Ellry, eszenategiko arduraduna, nola edo hala moldatzen da ikuskizunak aurrera jarrai dezan. Bill Murdock detektibea ikerketa-lanez arduratuko da, aktore denak baitira susmagarri, baita protagonistak ere; teloia bertan behera jaitsi orduko hiltzailea nor den emango du ezagitzera.
Mitchel Leisen
Helen Ferguson haurdun dago eta ordura arteko bere maitalea den Stephen Morleyk arazoa gainetik kendu nahirik, tren-txartel bat erosten dio Estatu Batuetako beste kostaldera joan dadin. San Franciskorako bidean Hugh Harkness eta honen emazte Patrice ezagutuko ditu, azken hau ere haurdun dagoena. TTrenak istripu bat izango du eta bere senera etortzean, jadanik umea erditu duela eta patricerekin nahasi dutela konturatzen da.
Mitchel Leisen
Jim Ryanek Hudson ibaipelo tunel baten hondeaketa-lanetan dihardu eta Katherine Grant argazkilaria bertara agertzen da erreportaje bat burutzeko asmoz. Jim oso erakargarri egiten zaio, eta horregatik, mutila lanetik botatzen dutenean, Katherinek lanpostu bat eskainiko dio; Jim neskarekin haserretuko da ordea, eta azkenean, hondeaketa-lanetarako berriz hartuko dute, tunela istripu izugarri batetik salbatzeko garaiz.
Mitchel Leisen
Daniel Bellamy hegazkintza-tenientea ozeano Barean lurrera botatzen dute eginkizun heroiko batean diharduela. Irratiz entzuten zaizkion azken hitzak Piggy bere zakurrari buruzkoak dira, baina gaizkiulertu bat gertatzen da eta entzunean zeudenek Peggyz ari zela uste dute, aurrez oso gutxi ezagutzen zuen bere bulegoko neska bati buruz. Nahastea argitu egiten da Bellamy erreskatatzen dutenean, baina dena den, tenientea eta Peggy halabeharrez maiteminduko dira.
Mitchel Leisen
John Sargent barrutiko fiskala lapur baten aurkako salaketaz arduratzen da, Lee Leander denda batean bitxiak lapurtzeagatik prozesaturik dagoenarenaz. Epaiketa bertan behera uzten dute eguberriak igaro arteraino, eta John, bere jaioterrirako asmotan dabilenez, Lee bere amaren etxean uzteko eskaintzen da. Leeren amak, aldiz, ez du alaba modu onean hartzen, eta azkenerako, neskak Johnen familiarekin igarotzen ditu festak eta bata-besteaz maitemintzen dira.
Mitchel Leisen
Askoz gazteagoa den Abigailekin ezkonduta dagoen museo-zaintzaile xumea da Elisha Hunt. eguneroko monotonia hausteko, Abigail gizarte mundutarraren plazerrak ezagutarazten dizkion Bruce Eldridge bisitari newyorkdarrarekin ateratzen hasten da. Elishak horren berri jakitean, sumindu eta bihotzekoak jota hiltzen da; Abigailek, hartara, Eldridgekin ezkontzeko aukera izango du.
Mitchel Leisen
Gerrak Mary Morely bikoteentzako aholkularia eta frontean dagoen Peter bere senarra elkarrengandik banandu ditu. Gatazka amaitzen denean, Peterrek dibortzioa eskatu nahi diola jakiten du Gloria Fayrekin ezkontzearren. Jack Lindsayk orduan Mary gorteiatzea erabakitzen du, baina honek nahiago du bere senarra berreskuratzen saiatu.
Mitchel Leisen
Maggie Kingek Skid Kohnson izeneko tronpetajolea ezagutu eta harekin ezkontzen da Panaman. Haatik, musikaria Anita alvarez maiteminduko da eta Maggie abandonaturik utziko. Skid New Yorkera itzuli eta bertan daraman bizimodu kaltegarriak hilzorira eramaten du. Maggie tronpetajolearengana abiatzen da, haren karrera berregiten laguntzera.
Mitchel Leisen
A. M. MacGregor, publizitate-agentzia bateko exekutiboak Tom Verney kontratatzen du bere idazkari pertsonala izan dadin, eta aldi berean, ezkongaiak uxatzearren. Tomek ethel Caldwell izeneko bezero batekiko interes berezia agertzen duenean, A. M. jeloskor jarriko da eta Tom maite duela jabetuko.
Mitchel Leisen
Jack Carson, irrati-emisora bateko gerenteak, eta honen mezenas diren PLatt jaun-andreek beren artista gonbidatuekin dituzten gora-beherak.
Mitchel Leisen
Bi untzi, "Gigantic" eta "Colossal" pakeboteak, Atlantikoan zeharreko gurutzaldi-estropada batean abiatzera doaz. "Gigantic" untzia desabantailaz itsasoratuko da untziko jabearen, Bellows jaunaren bitxikeriak direla kausa. untziko animatzailea, Buzz Fielding, Dorothy Wyndham gorteiatzen saiatzen da; baina honen hiru emazte ohiak, Cleo, grace eta Joan, beren dibortzio-pentsioa arriskuan ikuririk, elkar adizten dute Buzzen ahaleginak galeraztearren.
Mitchel Leisen
Dodieri ezkongai ugari sortu zaizkio, hiru eta aldi berean gainera: Pete, Neil eta buzz. Hiruretako norekin ezkontzen den erabaki behar du, eta horretareko bere bizitza senargai ezberdin bakoitzarekin nolakia litzatekeen imajinatzen saiatuko da.
Mitchel Leisen
Elisabeth Madden, Broadwayko izar ospetsuak, abandonatutako ume bat aurkitu eta semetzat hartu nahi du. Horretarako, ezkondu egin behar du, baita hitzarmenezko ezkontza antolatu ere Cory McBrain pediatrarekin. Zeloek bikotea hautsiko dutela dirudi, baina umea gaixotzen denean Coryk umea onik ateratzen lortzen du eta adiskidetu egiten dira.
Mitchel Leisen
Val mcNulty, jatorri apaleko mutila, Maggie Carleton aberatsarekin ezkontzen da. Ellen, Valen ama, bisita egitera datorrenean, Maggiel dontzeila berriarekin nahastu eta zerbitzari gisa kontratatzen du, hura nor den ezjakin. Fran, Maggieren ama maleziatsua ere bertara bizitzera dator. Hortik aurrera, Valen bizimodia izugarri korapilatuko da.
Mitchel Leisen
Josephine Norris Bigarren Mundu-Gerran Londresen bizi den adin ertaineko emakume bat da. Datorren soldadu bati ongietorria ematera doa geltokira, eta zain dagoen bitartean, lehen Munduko_Gerran gertatu zitzaiona gogoratzen du, gerora hilko zen hegazkinlari batek haurdun utzi zuenekoa. Bien arteko umea beste familia batek semetzat hartu zuen eta emakumeak Estatu Batuetatik aldegin zuen egoera hori jasanezina gertatu zitzaionean.
Mitchel Leisen
Sol Hurok antzerki-enpresariaren biografia musikala, bere haurtzaroan Errusian, bere karreraren hastapenak Estatu Batuetan eta Anna Pavlova, Feodor Chaliapin, Eugene Ysaye eta Jules Massenet artistekin izandako harremana.
Mitchel Leisen
Max Webster abokatu gaztea Montanatik Kaliforniara aldatzen da bere familiarekin bizimodu hobeago baten bila. Bertako abokatuen elkargoan onartua izateko azterketak prestatzen dituen bitartean, zenbait arazoetan nahasiko da, gangsterrak tartean diren iskanbila batean barne, baina azkeneanabokatu-bufete batean enplegu on bat lortuko du.