Sei mikrofilm laburrek osatzen dute Donostia Zinemaldiaren Eusko Label lehiazko sail berria, eta bi sari emango ditu epaimahaiak. Epaimahaiburua Frédéric Boyer izango da, Tribecako, Les Arcseko eta Reykjavikeko zinema-jaialdietako zuzendari artistikoa, eta gainerako kideak, berriz, Anuska Ezkurra, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, eta Roberto Ruiz chefa.
Guztira, 19 lan aurkeztu dira Zinemaldiak eta HAZIk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren enpresa publikoak, bultzatzen duten Eusko Label sailaren lehiaketaren lehen ediziora. Ekimenaren helburua da gertuko produktua zinemaren bitartez zabaldu eta babestea eta nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-munduko jasangarritasunarekin lotutako guztia bultzatu eta ezagutaraztea.
Lehiaketaren oinarrietan eskatzen zen bezala, aurkeztu diren lan guztiak telefono mugikorrarekin egin dira eta, asko jota, hiru minutukoak dira. Aurkeztu diren mikrofilm laburren artean, gertuko produktuei, tokiko ekoizleei eta urak nekazaritzan eta abeltzaintzan duen garrantziari buruzko istorioak daude.
Aurkeztu diren 19 mikrofilm laburretatik, Zinemaldiak sei aukeratu ditu eta horiek Eusko Label sarietarako lehiatuko dira. Lehen saria film labur onenak jasoko du eta 6.000 eurokoa da, eta bigarren saria, berriz, 4.000 eurokoa da. Frédéric Boyerrek, Anuska Ezkurrak eta Roberto Ruizek osatutako epaimahaiak erabakiko du zein izango diren Zinemaldian emango diren bi film labur irabazleak. Sariak amaierako galan emango dira, irailaren 30ean, Kursaal auditoriumean.
Eusko Label sailak mezu positiboak zabaltzea sustatzen du, landa-inguruneak eta itsasertzak eta Euskadiko lehen sektoreak hiri-gizarteari egiten dioten ekarpenarekin lotuta. Azken batean, helburua da zinemaren bidez ezagutaraztea landa- eta itsasertz-ingurune bizi batek duen garrantzia, daukagun gizarte-ereduaren oinarri den aldetik, eta, era berean, lehen sektoreko eta landa- eta itsasertz-inguruneko pertsonek eredu horren barruan duten zeregina baloratzea. Bestela esanda, ideia hau litzateke: landa-eremutik hiri-eremura, balioa emanez eta landa-ingurunearen eta itsasertzaren garapen jasangarria sustatuz, hark garapen ekonomiko eta sozial orekatuari egiten dion ekarpena onartzen duena.
Eva eta Adan paradisuan esnatu dira, baina ez dakite paradisua zer den. Aurkitzen duten guztia gozatu, jolastu eta jaten dute, harik eta egun batean Adanek zerbait gehiago nahi duen arte. Zerbait berria, urrundik datorren zerbait. Jainkosa izango da arriskuaz ohartaraziko duena.
Alec Donostiako arrantzale gaztea da. Itsasoarekiko zaletasunak urpeko arrantzan murgiltzera eraman du. Film laburrak arrantza mota arriskutsu honek eskatzen duen prozesuaren alde bat erakusten du.
Mafioso batzuk haien biktimaren bila dabiltza.
Gastronomia ona dibertigarria ere bada. Label bazara, gure festara gonbidatuta zaude.
Karmele Murua baserritar eta ardi latxaren gaztagileak artzainen lana azaltzen du, bai eta ardi latxaren gazta lehiaketa garrantzitsuenean parte hartzeko nola prestatzen diren ere.
Una estación meteorológica manual funciona ininterrumpidamente desde hace 63 años. Antxon, el operario, hace mediciones diariamente y comprende la importancia del agua para actividades tan centrales en el País Vasco como la agricultura y la ganadería.