"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak 71. edizioko lehenbiziko hiru egunetarako 29.054 sarrera saldu ditu salmenta lehen egunean 19:30ak arte. Salmenta %24a igo da iazko datu berarekin alderatuta.
Gehiago saldu diren saioak film honakoak izan dira: Fingernails eta Ex-Husbands Sail Ofizialean; The Zone of Interest eta Perfect Days Perlak sailean; eta El viento que arrasa Horizontes Latinos sailean.
“Beste behin ere, ikusleen erantzuna eskertu nahi dugu. Iaz baino sarrera gehiago saldu ditugu, baina lehen minutuetan arazo informatiko batek 50 lagun ingururi eragin die eta pertsona bakoitzarekin harremanetan jartzen saiatu gara", adierazi du José Luis Rebordinosek, Zinemaldiko zuzendariak.
Sarreren salmenta online zein Kursaaleko Zinemaldi plazako leihatiletan izan da. Gaur lehen hiru egunetako sarrerak (ostirala 22, larunbata 23 eta igandea 24) jarri dira salgai soilik. Bihar (astelehena 18) 9.00etatik aurrera hasiko da hilaren 25eko (astelehena), 26ko (asteartea) eta 27ko (asteazkena) sarreren salmenta, eta asteartean, 19an, hilaren 28ko (osteguna), 29ko (ostirala) eta 30eko (larunbata) txartelak.