"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Neurri berean ageri ditu zuzentasun formala eta atenporalitate estetikoa”, Juan Zapater, Noticias de Gipuzkoa.
“[Zinemaldiko] film espainiar konplexu eta ausartena”, Elsa Fernández-Santos, El País.
“Black is Beltza II: Ainhoa filmaren estreinaldia bihurtu zen Zinemaldiko gertaerarik popularrena, ozenena eta hunkigarriena”, Amaia Ereñaga, Gara.
“Film ausart honetan, fikzioak eta errealitateak bat egiten dute gaur egungo egile-zineman gutxitan esploratutako gaiei argi egiteko”, Cristobal Soage, Cineuropa.
“Umorez beteriko kontakizuna”, Uxue Arzelus, Berria.