"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Zuzendari askok edozer emango lukete beren filmografian film honetan ageri diren eszena batzuekin alderatzeko moduko hiruzpalau eszena biltzeagatik”, Federico Marín Bellón, ABC.
“Mina, infekzioak, kirurgia, autopsiak, gorakoak, tumoreak, sexua, eta plastikoz, organoz eta neoorganoz elikatzen den jendea (…)”, Jordi Batlle, La Vanguardia.
“Leuna eta bikaina”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.
“Ipuinen posibilitateari buruzko ipuin bat besterik ez da, nork kontatzen dituen, haien zentzu politikoa, mundua sortzeko duten gaitasuna”, Luis Martínez, El Mundo.
“Beste ezeren gainetik, erabateko esperimentaltasun hutsez eginiko filma da. Izan ere, halaxe zen Bowie Bera ere (maiuskulaz)”, Begoña del Teso, El Diario Vasco.
“Bidegabekeria ekonomikoen aroari buruzko kontakizun bat, Vittorio de Sicak ederki kontatuko lukeen horietakoa”, Owen Gleiberman, Variety.
“Poema bisual eta literario bat”, Uxue Arzelus, Berria.