"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Intriga intimoz jositako filma, sekulako bi pertsonaia dituena”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.
“Oso film adoretsu eta garbia, jatorria oso garbi ez daukan deserosotasun bati heltzera ausartzen dena”, Elsa Fernández-Santos, El País.
“Laura Mora zinemagileak badu drama sozialak kontatzeko pultsua”, Andoni Imaz, Berria.
“Errealismo sozial latza jorratzen duen saio izugarria (...); iluntasun gogorrez eginiko filma, ausarki gauzatua”, Jonathan Romney, Screen Daily.
“Lehen eszenatik badu zerbait berezia”, Uxue Arzelus, Berria.