"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Palomerok sentsibilitate handiz filmatu ditu neska gazteen lekukotzak eta bizipenak”, Andoni Imaz, Berria.
“Seguru urtea markatuko duen film biziki apartekoa”, Luis Martínez, El Mundo.
“Abramovich jakin-minez hurbiltzen da pornografiaren mundura, pertsonaia iheskor baten barne-erraietan”, Mariona Borrull, Gara.
“Birtuoso baten lana da”, Andoni Imaz, Berria.
“Zinezko apoteosi emozionala”, Mariona Borrull, Gara.
“Biopic eta mozorro-drametako klixeen subertsio burutsua”, Jessica Kiang, Variety.
“Testuraz betetako irudiak eskaintzen dizkigu Baumeisterren filmak”, Uxue Arzelus, Berria.
“Gidoi bikain baten inguruan eraikia, Spare Keys filmak metodikoki ehuntzen du bere sarea, eta konplexutasun handia ageri du fatxada garbiaren atzetik”, Fabien Lemercier, Cineuropa.