"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Mikel Gurrearen lehen film luzea izanik, inpresioa eragiten dute Suro filmaren seriotasunak eta sendotasunak”, Andoni Imaz, Berria.
“Zinemagile frantziarrak onena ematen du oso film pertsonal, hunkigarri eta emozionalki justu batean; errebelazio bat Paul Kircher izar gaztearentzat”, Fabien Lemercier, Cineuropa.
“Ez du eraikitzen diskurtso narratiboa etorkortasunaren ikuspegi anakronikotik, baizik eta gazte izan denaren enpatia goxo eta heldutik”, Marta Moleón, La Razón.
“Melomania-aitorpen miretsi eta miresgarri bat”, Juan Zapater, Noticias de Gipuzkoa.
“Frantziar dokumental zorrotz, garratz eta dardarti honek harridura, amorrua eta inpotentzia sortzen ditu”, Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco.
“Mesak oso era samurrean uztartu ditu bi mundu horiek, erreala eta fantasiazkoa, betikoa eta berria”, Uxue Arzelus, Berria.
“Egokitzapen sinesgarri eta konplikaziorik gabea, muinari heltzen diona —espiritu femenino libreek ordaindu beharreko prezio garestia—, zeinean antzezleak bikain egiten baitu protagonistaren rola”, Fabien Lemercier, Cineuropa.