"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Zinema kanonikoa, klasikoa eta pausatua. Urregilearen birtuosismoz eginiko gidoia duen horietakoa”, Juan Zapater, Noticias de Gipuzkoa.
“Ez da mintzo oihuka edo irudi probokatzaileekin, batzuek espero zuten bezala; aitzitik, planteatu nahi ez genituzkeen gauzak aipatzen ditu, zinematografia-arte ziurrekin zalantzan jarriz”, Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco.
“Iluntasunezko edertasun izugarria dario lehen eszenatik”, Begoña del Teso, El Diario Vasco.
“Cristian Mungiu Errumaniako Olatu Berriko zinemagilerik nabarmenenak ziur aski nazioaren egoera sinplifikatu bat egiten du R.M.N. film erraldoi, kezkagarri eta ezkorrean”, Jessica Kiang, Variety.
“Zinez landutako dokumentala, kantautorea luze-zabalean ez ezik sakonean ere erakusten duena”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.