"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Filma zoragarria da, gizarte eta garai baten dagerrotipo baten modura, kartzela batean hartua eta askatasunari bide ematekoa, askatasunean muturra sartzeko borroka egiten duen gizarte oso baten metafora gisa”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.
“Rodríguezek ustekabeko balentria lortu du, drama kateatu hau bisualki ikusgarri gerta dakigun”, Fionnuala Halligan, Screen Daily.
“Nostalgiari eta amorruari dei egiten dion kontakizuna, emandakoa eztabaidatzen duena eta galdutakoaren gainean arreta pizten duena”, Luis Martínez, El Mundo.
“Ozon, nire ustean, Fassbinder peto-petoa da”, Begoña del Teso, El Diario Vasco.
“Espiritu kritikoa duen edozein ikus-entzuleri gomendatzeko moduko lana da Guzmanen dokumental berria”, Urtzi Urkizu, Berria.
“Guzmánen azken lanari zinemagintza bikaina dario, borrokan errotua”, Begoña del Teso, El Diario Vasco.
“Cuerdas film laburrean ere usaintzen da espiritu kritiko zintzoa. Bai egilearen begiradan, bai protagonistetako askoren jardunean”, Urtzi Urkizu, Berria.