72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Zer da?
Egitaragua
Eskertzak

Gaur egun, teknologia berriek presentzia handia dute hainbat esparrutan, hala nola osasun-alorrean, industrian, energia-arloan, komunikazioan eta ekonomian, eta ikus-entzunezkoen ekoizpen-katearen maila guztietan ere aldaketa sakona ekarri du horrek berekin. Blockchain-a, adimen artifiziala, Internet of Things, errealitate birtuala eta beste hainbat kontzeptu erabat arrotzak egiten zitzaizkigun duela gutxi arte, baina gaur egunean eragin nabarmena dute kontakizunean, datuen erabileran, negozio-eredu berrien agerpenean eta zinema sustatu eta zabaltzeko baliabideetan.

Aurrerapen teknologiko berriak, haien aplikazio posibleak eta sorkuntzan zein negozioan agertzen diren aukerak bertatik bertara ezagutzeko, 2018an bat egin zuten Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak eta Tabakalerak zinemaren eta IKTetako berrikuntzaren arteko topagune bat eraikitzea xede duen jardunaldi berri bat jarri zuten martxan.

Bere bigarren edizioan, Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apostu estrategikoa izan zen. Ikus-entzunezko industriaren eta teknologiaren arteko gogoetalekua izan nahi du. Horrenbestez, Zinemaldia Startup Challenge sortu du: ikus-entzunezkoen esparruan, teknologia berrietan oinarritutako Europako ekintzailetza-proiektuetan apustua egiten duen ekimen publiko-pribatua. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta SPRIren bitartez sustatzen du.

Jardunaldi horrek ALÍA (Alianza Industria Audiovisual) eta Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntza du.

 


 

 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: