"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“La Fortuna ederki egindako lana da, Amenábarren produkzio batetik espero dugun bezain ederki”, Oskar Belategui, El Correo.
“Jessica Chastainek lortzen du, hartu filma bizkarrean, eta pertsonaia sinestezin bat aurrera eramatea, parodiaren izpirik gabe”, Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco.
“Paco Plaza eta Carlos Vermuten munduek zorion handiz egiten dute bat ileak punta-puntan jartzen dizkigun film batean, eta hausnarketarako gonbita egiten ditu: edertasunaren iheskortasuna, bakardadea eta batzuetan arrakastagatik ordaintzen dugun prezio altua”, Cristóbal Soage, Cineuropa.
“Ariketa estetiko zirraragarria da zinemagile ia hasiberri baten film ezohiko eta malenkoniatsu hau”, Begoña del Teso, El Diario Vasco.
“Artxiboko irudiak eta gaurko ahotsak lagun eraman gaitu alde basatiraino. Eta ez eskutik, paparretik helduta baizik", Harkaitz Cano, El Diario Vasco.
“Zuzendari talentudun honen eskuetan, oso leku-denbora jakinetan giroturiko istorio batek lortzen du garrantzi unibertsaleko kontakizun sinesgarri bihurtzea, ezohiko samarra den heroi batekin lortu ere, eta mundu zabaleko milioika gazteren esperientziaz hitz egiten du”, Cristóbal Soage, Cineuropa.
“Saitok bikain islatu du gastronomiarekiko maitasuna”, Uxue Arzelus, Berria.