"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Saga gorabeheratsu, kilikagarri eta liluragarria”, Owen Gleiberman, Variety.
“Biopic sendo honetatik, Showalterrek gehien interesatzen zaiona nabarmentzen du: bere senetik ezinbestean irtenda dagoen –eta irtenarazten duen– gizarte baten paradoxak eta kontraesanak”, Juan Zapater, Noticias de Gipuzkoa.
“Denboraldi osoko generoko film ahaltsuenetako bat”, Víctor Esquirol, Gara.
“Aurreko lanetatik ere maila bat gorago egitea lortu du zinemagileak”, Luis Martínez, El Mundo.
“Film zoragarri honi esker, esperientzia berri eta indartsu bihurtzen da zinema-areto batean ezezagunez inguratuta egotea, guztiak adi nola azaleratzen duten halako gizaki atseginek beren ni intimoena zinemagintza-artearen izenean”, Cristóbal Soage, Cineuropa.
“Truebak zerbait ederra egin du, benetakoa. Dokumentu bizia da”, Mikel Zumeta, Berria.
“Filmak hasperen bakarrean igarotzen diren hiru ordu eta erdian kontatzen du bizitza osoa”, Luis Martínez, El Mundo.
“Ariketa dramatiko bikaina”, David Katz, Cineuropa.
“Zoragarriak dira giroa, kontakizuna, iradokizuna eta musika, eta Benedict Cumberbatch, berriz, antzezle miragarria”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.
“Zinemagintza peto-petoa hiru orduz”, Begoña del Teso, El Diario Vasco.