"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Manuel Martín Cuencak zirrara eragiten duen filma pantailaratu du oraingoan ere”, Mikel Zumeta, Berria.
“La hija Espainiako zinemagintza-tradizio fineneko thriller bat da, Miguel Picazo eta Manuel Mur Oti zinemagileek edo José Luis Borauren Furtivos filmak ezarritako ildoari jarraitzen diona”, Beatriz Martínez, El Periódico.
“Zinemagileak bizitza errealaren konplexutasuna erreproduzitzeko eginkizun harrigarriarekin jarraitzen du, zinema-fikzio biziki limurtzaile eta ultradokumentatua baliatuz”, Fabien Lemercier, Cineuropa.
“Zehaztasun izoztuz, argi egiten du Watergate frantses honek beti irristakorra izan ohi den narkotrafikoaren eta botere ekonomikoaren mundu horretan”, Juan Zapater, Noticias de Gipuzkoa.
“Berealdiko ondoen ehunduriko trama dakarkigu, zeinean bat egiten baitute kritika sozialak, familia-dramak eta naturaz gaindiko izuak, begirada aldentzea ere galarazten duen kontakizun hipnotiko bat eratuz”, Cristóbal Soage, Cineuropa.
“Erretratu intimoa egingo digu Merinok, goxoa, gertukoa”, Uxue Arzelus, Berria.