"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Badu Icíar Bollaín zuzendariaren filmak hitzekin deskribatzen zaila izan daitekeen zerbait; modu irrazionalean, sentimenduak astintzeko indar bizia dute aktoreen interpretazioek eta irudietan islatzen diren pasarteek”, Urtzi Urkizu, Berria.
“Denak ageri du egiazko artea, adierazkortasun miresgarria. Begiradek, isiluneek, elkarrizketek (…) Blanca Portilloren eta Luis Tosarren interpretazio bikainak lortzen dute –nire kasuan behinik behin– eztarrian korapilo bat egitea eta begiak bustitzea”, Carlos Boyero, El País.
“Daviesek ez du ohiko film biografiko bat egiten; pertsonaian eta haren munduan murgiltzen da, eta haren bizitzako gauzarik nabarmenenari buruzko lan oroitarazle bat ematen digu bueltan”, Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco.
“Biopic honek kontra egiten die generoaren joera guztiei, eta, erabateko askatasunez, poesia hutsezko une eta erabakietan hartzen du oinarri”, Víctor Esquirol, Gara.
“Nahitaez pantaila handian ikusi beharreko lana da Lucile Hadzihalilovic miretsiaren hirugarren film luzea, Earwig, eta, parez pare dugula, desafio egiten die ikus-entzuleei, tasun harrigarri, hipnotiko eta barrenkoiekin”, Fionnuala Halligan, Screen Daily.
“Txundigarria eta nahasgarria, hitz gutxirekin eta atmosfera biziki konkretuarekin”, Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco.
“Hain intimoa da, ezen batzuetan sentitzen baituzu (bai baitakizu) arrotza (zorionekoa) zarela, ama-alaben arteko elkarrizketa horietan”, Begoña del Teso, El Diario Vasco.
“Javier Corcuera Andrinoren lana lotuta dago Euskal Herritik galaxietara musika kraskatu zuten izakiei buruzko dokumentu handien bildumarekin”, Begoña del Teso, El Diario Vasco.
“COVID-19ak zapuzturiko garaiotan murgildurik gaudenetik, trauskilkeria buñueldar probokatzaile eta lotsagarriki profano hauxe da egiazko egile-obra baten lehenbiziko adibideetako bat”, Peter Debruge, Variety.