"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Film txikia da (…). Baina itxuraz baino ez, zeren bere ñabartasunetan ezkutatzen den istorioa handia, hurbila, tamaina batean epikoa baita”, Mikel Zumeta, Berria.
“Zinemaren barruko zinema, filmenganako maitasuna darion kontakizun batean”, Astrid Meseguer, La Vanguardia.
“Film hain kalkulatua kontatzen eta iradokitzen duenari dagokionez, eta hain distiratsua azaltzeko eta interpretatzeko moduarekin loturik (…), ezen gidoi-aldaketa biziekin eta interpretazioko norabide-aldaketa biziki miresgarriekin eusten baitio intriga maltzurrari”, Oti Rodríguez Marchante, ABC.
“Ezker-eskuin tiro egiten du zinemagintza-, aktore, eta zuzendari-multibertsoko edozer izakiren kontra, bizidun ala bizigabe”, Begoña del Teso, El Diario Vasco.
“Bai, haien bizitzaren zati garrantzitsu bat dira fokuak, estreinaldiak, filmak eta kantak, baina interesgarriena hori guztia alde batera uztean kontatzen dena da, eta Gainsbourgek bikain egiten du”, Uxue Arzelus, Berria.
“Baten bati irudituko zaio ‘antzinako’ film bat dela. Eta, hala ere, III. milurteko honetan egin daitekeen zinemarik onenaren erritmoa, amorrua eta intentsitatea ditu”, Begoña del Teso, El Diario Vasco.