"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
MEDIA Meets the Festivalek Donostia Zinemaldiko 69.edizioan aurkezten ditu Creative Europe MEDIAren eta bere Euskadiko bulegoaren laguntzarekin antolatutako ekintzak.
Europako ikus-entzunezko industriako profesionalen beharrei erantzunak emateko; berrikuntza, lehiakortasuna eta esperientzien elkarbanatzea bultzatzeko funtsezko aktorea da Creative Europe MEDIA.
Hurrengo jardunaldian laguntzaile da:
New Directors
Horizontes Latinos
Zabaltegi – Tabakalera