72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2020-09-26

“Lortzen du sentiaraztea polizia-taldearen larruan, buruan, bihotzean, urduritasun-egoera leherkorrean, beldurrean, ziurgabetasunean… Agindu arduragabe bezain ilunei jarraikiz, polizia horiek etxegabetze bat galarazteko elkartu diren hogeita hamar pertsona inguru hustu behar dituztenean”. Carlos Boyero, El País

 

“Primerako produktua (…), aho-zabalik gehiago eskatzera eramaten gaituena”. Oti R. Marchante, ABC

 

“Pribatutasunaren eta publikotasunaren arteko loturak, ustelkeriak zartatutako gizarte baten hutsek eta bizipen pertsonal eta laboralek, politikaren eta botere instituzionalaren praxi kaskarrak eta bi ahoko kidetasunak hainbat narrazio-geruza erakutsiko dizkigute”. Ricardo Aldarondo, El Diario Vasco

“Kawaseren azken filmak hausnarketa sakon eta zintzoa egingo du bidaia psikoanalitiko eta poetiko baten bidez”. Mikel Zumeta, Berria

 

“Naomi Kawase japoniarrak denbora askoan eginiko filmik onenetako bat”. Nando Salvà, El Periódico

"Ikus-entzuleak Tallahasseeko familia-auzitegian zuzenean murgilduz, jakingurazko film desafiatzaile hau ñabarduradun zinema fina ospatzen den edozer tokitara iritsiko da". Fionnuala Halligan, Screen Daily

Beginning filmak Sukhitashviliren antzezpen bikaina ageri du, zeinak mundu krudel baten pentzutan dagoen emakume baten hamaikatxo emozio transmititzen baititu, baretasunetik larritasunera igaroz, esaneko izatetik emantzipaziora igarotzen den bizitza bat jasanez”. Allan Hunter, Screen Daily

“Obsesiozkoa eta azkenik ahulgarria den desio baten azterketa inperfektu eta hauskorra, jatorriari ohore egiten diona, emakume-begirada ikaragaitz batekin”. Guy Lodge, Variety

“Plazer errudun koloretsu, bizigarri eta alaia, Nacho Álvarezek Raffaella Carràren abestiei buruzko eginiko lana”. Alfonso Rivera, Cineuropa

“Hankaz gora jartzen eta nahasten ditu Mexiko eta AEBren arteko mugako lurrak filmatzeko eta zapaltzeko modu zaharrak”. Begoña del Teso, El Diario Vasco

“Aurtengo 68. Zinemaldian ikusi ditugun guztietatik, amaiera eder, sendo eta definigarrienetako bat dauka”. Begoña del Teso, El Diario Vasco

“Film luzean eginiko lehen murgiltzen honetan, David Gómez Sañudok erakusten du menderatzen duela ofizioa, baduela sentiberatasun eta sakontasunik”. Alfonso Rivera, Cineuropa

“Hong Sang-sook maisu izaten jarraitzen du naturaltasunez jasotzeko elkarrizketa soilak, gehienetan garrantzirik gabeak”. Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: