"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, baita profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Méndez Esparzak tentu handiz entzuten du, eta gu ikusleok ipintzen gaitu justizia-administratzaileen larruan, beti arriskugarri suertatzen diren familia-auzietan”. Víctor Esquirol, Gara
“Argumentua osatzen duten kontakizunek autentikotasunaren kutsu emozionala ageri dute”. Oti R. Marchante, ABC
“Ez dio laztanik ematen publikoari, interpelatu baizik, harik eta zapuztu arte guztian”. Juan Zapater, Noticias de Gipuzkoa
“Paregabea da Sutemose filmeko arte zuzendaritza (…) 1948ko partisano lituaniarren bizitza miserablera garamatza”. Harkaitz Cano, El Diario Vasco
“In the Dusk, bada, alegia izugarri gisa ageri zaigu, eta Bartasek argi uzten du ez dagoela tokirik argiarentzat”. Víctor Esquirol, Gara
“Sharunas Bartasen aukerak badu magnetismorik, batzuetan piktorikoa, gainera”. Ricardo Aldarondo, El Diario Vasco
“Dementzia goiztiar baten mehatxupean, Firth eta Tuccik bikain interpretaturiko bikoteak ñabardurak eta kontrapisuak eskaintzen ditu Harry Macqueenek ederki sorturiko bigarren film honetan”. Guy Lodge, Variety
“Sentiberatasuna eta estiloa darizkien filma, atrebentzia handiz hunkitu ere hunkitzen duena”. Oti R. Marchante, ABC
“Bizi-amaierako maitasun-erretratu hunkigarria”. Stephen Dalton, The Hollywood Reporter
“Beginning zinemagintza independenteko talentu berri bati eginiko diosala dugu". Sheri Linden, The Hollywood Reporter
“Zinema ona dakarkigu, arriskatu eta kontatzeko moduen aldeko apustua egiten duena, salaketa ahaztu gabe eta inork erantzungo ez dituen galderak saihestu gabe”. Begoña del Teso, El Diario Vasco
“Olerki kolektibo bat, sentimendu eta galera partekatuen bilduma bat; hain intimoa izaki, kaxatxo batean gorde baino ezin dugun oroitzapen pertsonal bat”. Mikel G. Gurpegui, El Diario Vasco
“Komedia domestiko bat –antikomedia erromantiko bat, egia esateko–, hainbat antzezpen bizirekin eta mezu feminista adoretsuarekin”. Jonathan Romney, Screen Daily