Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Modu aski dotorean pantailaratuko du klase ertain-baxuko ama gurasobakarraren nondik norakoa (…) Greta Fernandez Sararen rolean ezin hobe ikusiko dugu” Mikel Zumeta, BERRIA
“Sendoa eta biribila, protagonistaren ausardia berberarekin, ‘La hija de un ladrón’ filmak lehen unetik harrapatzen du ikuslea” Ricardo Aldarondo, DIARIO VASCO
“Argi erakusten du Belén Funes (zuzendaria eta gidoilarikidea) artista petoa dela eta, ziurrenik, poz handiak emango dizkigula jadanik berea den etorkizun horretan” Victor Esquirol, GARA
“Barre algarak sorraraziko dizkiguten egoera komikoak eskainiko dituzte (…) Houellebecq maite baduzu, ez galdu filma” Mikel Zumeta, BERRIA
“Filmari darion poetikak bere helburua lortzen du: fedea, ametsak eta elkar komunikatzeko premia betiere ezinbestekoa biltzen dituen muga batean zehar gidatzen gaitu” Koldo Landaluze, GARA
“Ederra, gaztea eta gatzduna atera zaio. Oso sotila. Jostagarriki erotikoa” Begoña del Teso, DIARIO VASCO
“Gizartean kristautasunaren bertsio oso tradizionala nagusi denean gay izateak zer esan nahi duen erakusten digun erretratu sinesgarri, hunkigarri eta, tarteka, amorragarria” Vladan Petkovic, CINEUROPA
“Gutxitan aurkitzen dugu film moderno batean halako arrisku erabatekoaren zentzua, egun, industriak pantaila berdea eta konposizio digitala nahiago dituenean” David Katz, CINEUROPA
“Koktel ausart, paregabe eta eklektikoa, batzuetan bere bitxitasunak direla-eta nahasgarria, baina agerian uzten du zinemagileak talentua duela, argi eta garbi, protagonista gazteak Afrikan bizi duen errealitatea zehatz-mehatz islatzeko” Fabien Lemercier, CINEUROPA
“Oraintxe bertan nazioarteko panoraman aurki daitekeen zinemagile inspiratuenetako bat” Víctor Esquirol, GARA
“Nekaezina, maisutasunez harrapatzen ditu emozio hurbil, zintzo eta, aldi berean, zeharo mingarri horiek” Koldo Landaluze, GARA