Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Segurtasun eta ikuspegi pertsonal txalogarriak ikusten zaizkio (…) Giza izaera paradoxikoaren irakurketa zorrotza” Ricardo Aldarondo, DIARIO VASCO
“Eremuaz kanpo dagoena erabiltzeari buruzko eskola magistrala (…) Hala, Zonanak argi erakutsi du esploratzaile bikaina dela” Victor Esquirol, GARA
“Film liluragarria eta bisualki ongi egina” Fabien Lemercier, CINEUROPA
“Sotilki uztartzen dira Alice Winocourren eszenaratzea eta Eva Green neurritsu eta aldi berean gogotsuaren lana” Ricardo Aldarondo, DIARIO VASCO
“’Lhamo and Skalbe’ filmaren elementu kultural indartsuak zinema-jaialdien interesa erakar dezake” Lee Marshall, SCREEN DAILY
“Badaki nola baliatu bere aukerak. Badaki nola uztartu larunbat gaueko sukarra eta oroitzapenen ondoriozko amesgaiztoak. Atsegin dut nola iluntzen den eta nola amaitzen den, irekia eta erantzunik gabe” Begoña del Teso, DIARIO VASCO
“Plano irekiak, Norvegiako laku eta paisaia zoragarrien lasaitasuna, elizako eszenen muntaketa geldoa, eta dantza txapelketen erritmo bizia. Itogarria da Mirjam gaztearen egoera, eta zuzendariak kontraesanezkoak diruditen baliabideak erabilita lortzen du arnas falta hori transmititzea” Uxue Arzelus, BERRIA
“Bere lehen fikzio-film luzean, emakumeen drama gorabeheratsu baina azken batean indartsua sortu du Hinde Boujemaak” Lee Marshall, SCREEN DAILY
“Film ederra, neurritsua eta orobat arriskatua, adimenez eta bihotzez kontatua” Carlos Boyero, EL PAÍS
“Audientziak hunkitu, harritu, entretenitu, eta tarteka deprimitu eta animatu egingo ditu film bikain honek” Vladan Petckovic, CINEUROPA
“Gozatzera gonbidatzen duten bizitasun apartekoa eta xelebrekeria lotsagabea dario filmari” Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO
“Bizitzaren eta emozioen iniziazioari buruzko kontakizun honetan, egungo gizartearen jokabidean erro sakonak dituen antzinako dimentsioa hartzen du alderdi magikoak” Koldo Landaluze, GARA
“Gustura ikus daitekeen filma sortu du zuzendari japoniarrak; atsegina da eta erritmo polita du” Uxue Arzelus, BERRIA
“Irudietan giro itogarria ezin hobeki erabili dela ikus dezakegu (…) elkarrizketak letania bihurtzen dira batzuetan, eta zenbaitek esango duenez Shakespeare gogora dakarten konjuru beste batzuetan” Koldo Landaluze, GARA
“Zinez hunkigarria da, moralkeriarik gabea eta leziorik emateko asmorik gabea” Urtzi Urkizu, BERRIA