"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Roger Michell zuzendariaren eskarmentuak –besteak beste, ‘Notting Hill’ zuzendu du– indarra eta komedia-puntua ematen die primerako antzeztaldea duen film honi” Mitxel Ezquiaga, DIARIO VASCO
“Antzeztalde ikusgarria” Victor Esquirol, GARA
“Amenábarrek jakinduriaz eta argitasunez berreraiki du 1936ko urriaren 12ko une polemiko, eztabaidatu eta, nahi gabe ere, mitiko hura” Luis Martinez, EL MUNDO
“Ultraeskuinaren gorakada arriskutsuarekin munduan bizi den une politiko-sozialaren ispilua” Alfonso Rivera, CINEUROPA
“Ederki muntatua” Denis Harvey, VARIETY
“Film ausart eta apur bat lotsagabe honek bere bideari jarraitzen dio (…) hitzen aukera egokia da, bikaintasunaren eta zehaztasunaren artean mugitzen da” Muriel Del Don, CINEUROPA
“Film baten gakoa zera da: beste norabait eraman zaitzala. Maya Kosa eta Sergio da Costa suitzarren ‘L’île aux oiseaux’-ek lortu egiten du hori” Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO
“Nabarmengarria da zer-nolako lirismoa jarri dion Barberrek herriminez eta grinaz blaitutako kontakizun honi” Koldo Landaluze, GARA
“’Les misérables’-ek goi-maila ukitzen du erraz-erraz pertsonaietan eta haien arteko tentsioetan barrena garamatzan bitartean” Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO
“Amorrutik baino gehiago du gorrototik Lyren ‘Les misérables’-ek (…) Poliziaren ustelkeria ekarri du lehen lerrora, kronika sozial zabal batean” Andoni Imaz, BERRIA
“Ene! Hau indarra du Tabernak. (…) Klasea du, eta handia gainera (…), egia du, erabatekoa eta bihotzez betea. Zinema sendoa ematen duen horietakoa”. Begoña del Teso, DIARIO VASCO
“Begirada kaleidospikoa (…) Europako agintariek aspalditik sinesten ez duten kultura mediterraneoaren aldarrikapena” Koldo Landaluze, GARA