tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > The Industry Club > Glocal > Glocal in Progress
Irailaren 23, 24 eta 25an
Izen-ematea 2019ko apirilaren 30etik ekainaren 30era
  • Glocal in Progress
  • Sariak

Donostia Zinemaldiak, 2017an, Glocal in Progress jarri zuen martxan. Glocal in Progress. Irailaren 24an, 25ean eta 26an egingo da, Zinema Eraikitzen 34 eta Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroaren egun beretan.

Hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako Europako filmei zuzenduta dago Glocal in Progress; bertan, postprodukzio-fasean dauden hiru film luze hautatu aurkeztuko dira, filmak amaitzen eta nazioartean zabaltzen lagundu dezakeen talde baten aurrean. Talde horretan, produktoreak, banatzaileak, salmenta-agenteak eta programatzaileak egongo dira, besteak beste.

Helburua da Europako hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatuta dauden produkzioak ezagutzera ematea –hau da, alemanez, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, italieraz edo errusieraz filmatuta ez daudenak–, kolaborazioak erraztea, koprodukzioak sustatzea eta film horiek hedatzen laguntzea.

Ekimen honekin, sorkuntzaren aldeko apustua indartu nahi du Zinemaldiak. 2002an heldu zion ildo horri, Zinema Eraikitzen abiarazita. Industriako jarduera hori aitzindaria izan zen garai hartan, eta hari esker izan zuten Latinoamerikako produkzio askok amaitzeko modua. Lan hori, 2012tik aurrera, garapenean dauden proiektu europar eta latinoamerikarrei zuzendutako Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren bidez osatzen da.

Harremanetarako:


Glocal in Progressen hautatutako filmek Glocal in Progress Industria Saria jasotzeko aukera izango dute. Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez eta Gaztelaniaz azpititulaturiko DCP kopia egin arte–eta, filmaren banaketa Espainian.

Gainera, Glocal in Progress saria emango da. Glocal in Progress Industria Sariaren film irabazlearen produktore gehiengodunarentzako 10.000 euro dira.

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesletzari eta Europa Creativa MEDIAren laguntzari esker da posible, eta honako hauen lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones eta No problem Sonido.

.

2019
Aurreko edizioak GLOCAL IN PROGRESS
2018
2017

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea