"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Larunbata 21
Espainiako telesailen eragin globala – Europa Creativa DESK Media Euskadiren lankidetzarekin (Industriako eta prentsako akreditatuentzat)
Telesailak ekoizten dituzten herrialdeen artean, Espainia da gaztelaniazko nazioarteko merkatuantelesail gehien banatzen duen herrialdea. Plataforma globalen bat-bateko agerpenaren ondorioz, gero eta gehiago inbertitzen da horrelako edukietan, eta zinemarako ekoizpen-zerbitzu asko, orain, telesailen ekoizpenera bideratzen dira.
Jardunaldi honetan, fenomeno hori ez ezik, sektoreko profesionalentzat zer aukera eta eragin izan ditzakeen aztertuko da, baita telesail espainiarren industrian funtsezko eragileek etorkizunerako dituzten estrategiak ere.
Espainian ekoitzitako telesailen sortzaile eta plataformetako profesionalekin egingo diren bost mintzaldiak izango dira saio honen ardatz; jarraian publikoaren galderentzako tartea egongo da.
Moderatzailea - Elena Neira | Kataluniako Unibertsitate Irekiko (UOC) Komunikazio Ikasketetako irakaslea eta La otra pantalla liburuaren idazlea.
Hizlariak