Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Lan honetan interesgarriena zera da: zein serio jartzen den zuzendaria dokumentalak eta fikzioak elkar irents dezaten (…) fikzioari zentzua emateko, eta pertsonaiei uzten dien “freskotasun” marjina hori, esateko, elkarrekin hitz egiteko, eurak izateko eta, horrela, dokumentalari zentzua emateko” Oti Rodriguez Marchante, ABC
“Isaki Lacuestak film bikaina egin du berriro ere. Fikzioaren eta dokumentalaren arteko mugak guztiz lausotuta, Espainiaren erretratu ozpin eta errealista bat egin du” Gontzal Agote, BERRIA
“Benetakotasuna dario, dokumental zuzenenari eta espontaneoenari bezainbeste, baina baita indar narratiboa ere, bere kameraren aurrean jaiotzen den guztiari arretaz begiratzen dion zuzendari batek ager dezakeena bezainbeste” Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
“Lacuestaren begiradaren purutasuna bat dator teknika zinematografikoaren erabilerarekin: aztertzen den gaiarekiko koherentea bezain fina” Victor Esquirol, GARA
“Denisek asaldatu egiten du, narrazio-egitura apetatsuegi baina erakargarri batekin, eta ideia interesgarriak uzten ditu airean” Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
“Aire freskozko bolada bat generoan” Victor Esquirol, GARA
“Patetikoan lokazten diren paisaiak eta edertasun ukaezineko sekuentziak daude” Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA
“Film honek xarmatu egingo du seguru, xelebrekeria xelebrea baita berez, eta zinema-unibertsoan dagoen beste guztitik aldentzen baita” Alfonso Rivera, CINEUROPA
“Ruizen eskuetan segur aski apaingarri estilistikoz eta denbora (eta erritmo) oszilazioz blai egongo litzatekeen hori argitasun teatral hotzez bustitzen da Sarmientoren eskuetan” David González, CINEUROPA
“Girl zoragarria (…) gorpuztasun hutsa da. Gorputzari buruzko lan bat, gorputzetik egina” Javier Ocaña, EL PAÍS
“Frantsesei soilik ongi ateratzen zaizkien emaitza sotil horietako bat lortzen du, desleialtasunaren gaiari beti bezain leial” Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO
“Benjamin Naishtaten hirugarren film luze zoragarriak agerira dakar Argentinako konplazentzia eta korrupzioa estatu-kolpearen aurreko garaietan, estilo lazgarri eta absurdo baten bitartez” Jessica Kiang, VARIETY
“Berriro itzuli da Zinemaldira dotore muntatutako film honekin (…) Nimri eta Eva Llorach protagonisten antzezpen zoragarriak dira filmaren abantaila handienak” Jonathan Romney, SCREEN DAILY
“Musikari eta dantzari eskainitako momentu horiei on egiten die María Rovira koreografoaren aholkularitza eta horiek dira, alde handiz, eszena ikusgarri, hunkigarri eta zinezkoak” Alfonso Rivera, CINEUROPA
“Brillante Mendozak narkotrafikoari buruzko egin duen miseria-giroko thriller honek lurralde ezagunak ibiltzen ditu, baina indarrez eta irmo” Guy Lodge, VARIETY
“Rodrigo Sorogoyenen hirugarren film luzea saria lortzeko hautagai izaten den horietakoa da” M.I., GARA
“Agerian uzten du, halaber, 66. edizio honetako amodio-istorio ederrenetako bat dugula aurrean” Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO
“The Snatch Thief drama argentinarra argumentu oneko film xume bat da” Jay Weissberg, VARIETY
“La casa lobo, de los chilenos Cristóbal León y Joaquin Cociña, es buen cine” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Filma tresna bat izango da eztabaida beharrezko batzuk sortzeko. Ez da gutxi” Uxue Arzelus, BERRIA
“Jaialdiko estanparik indartsuenetakoa izan da” Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO
“Istorioan ametsen mundua irudikatzeko moduak ateak irekitzen dizkio umoreari, baina ez du zapuzten zalantzarik gabe Veirojen film existentzialistena den honen traza existentzialista” Carlota Moseguí, CINEUROPA
“Egikera bikaineko thriller melodramatiko zirraragarria, bere arinkeria bortitz eta desafiatzaileaz hainbat ikusle ondoezik utziko dituena” Koldo Landaluze, GARA
“Intriga pizten duten pertsonaiek eta antzezpen bikainek zuzendariaren orain arteko film ezagunena bihur dezakete Petra” Jay Weissberg, VARIETY
“Roma mirari bisuala dela esango dute, eta halaxe da” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Jia Zhangkeren epika mafiosoa amodiozko eta biziraupeneko istorio nahasi bat da, XXI. mendeko Txinan” Maggie Lee, VARIETY
“Zhao Tao. Pantaila gainezkatzen duten pertsonalitate horietako bat da. Argitsua, dibertigarria eta gaztea” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Abentura du, umorea du, eta bizitzaren, zoriontasunaren eta askatasunaren inguruko hausnarketak ditu (…) Anaitasunaren bidaia honetan ez zait bese aktore bikote aproposagorik bururatzen” Uxue Arzelus, BERRIA
“Hamabi zinemagile lan itzel batean” Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO
“Ezin hobeki kalibratutako drama honek arreta zoragarria jartzen die xehetasunei, eta agerian geratzen da hala osagai bisual ederretan nola antzezpen harrigarrietan” Jay Weissberg, VARIETY
“Kalitate handiko gidoiek eta sortzeko askatasunak primerako edukiak ematen dituzte” Emiliano Granada, VARIETY