Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Ziurrenik, Espainiako zinematografiak oraintxe bertan duen egile sendoena (…) lan biribila, zalantzarik gabe” Victor Esquirol, GARA
“Definitzen gaituzten maskara, irudikapen eta itxurakerien sareari buruzko azterketa ausart, burutsu eta pertsonalenetako bat (…) Espainiako zinemagintza berriaren ahots iradokitzaile, heldu eta apartekoenetakoa dela berretsi du Vermutek. Eta gorabidean jarraitzen du” Luis Martínez, EL MUNDO
“Patxadaz dastatu beharreko gutizia da, tentuz, han eta hemen ale pozoitsuak baititu istorioak” Gontzal Agote, BERRIA
“Carlos Vermutek kontakizun liluragarria sortu du. Bere istorioa tentsioz, emozioz eta asmoz beteta agertzen zaigu, konta ezin ahala toles eta pleguz josita” Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA
“Ederki eraikitako labirinto bat, eta haren erdian, hartu-emaneko ekintza, norbait laguntzea eta norbaitez aprobetxatzea, bikoiztasunak eta imitazioak, norbera edo beste norbait izatea, eta norberaren edo besteren konfiantza lortzea” Alberto Moyano, EL DIARIO VASCO
“Carlos Vermuten zinemaren ildo editorialaren esentzia, aukera honetarako pixka bat finduta: zauri batek bezala apurka-apurka loturak galtzen dituen istorio aztoragarri bat, zabaldu ahala antsietate-egoera ugari eta askotarikoak eragiten dituena, saminen, memoriarik ezaren eta kendutako nortasunen artean” Oti Rordiguez Marchante, ABC
“Arnasa kendu eta zinema arte nagusia dela amestera daramaten sekuentziak (…) Handitasuna, misterioa eta solemnitatea ditu” Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA
“Kawaseren zinema erabat zena eta kontenplaziozkoa da, eta te berdeari zurrutada emateak adina bake sortzen du barruan” Oti Rordiguez Marchante, ABC
“Irudien edertasuna garbia da; ia-ia zirraragarria” Victor Esquirol, GARA
“Konsumismoaren, fetitxismoaren eta bihotz-bakartien iragarkien gaineko begirada beltz bat, ametsak, soineko hiltzaileak eta heriotza goiztiarrak aurkezten dituena (…) Strickland kapaza da kontakizuna iruzkin sozialetik aldentzeko eta filmaren aspektu komiko eta musikalak azpimarratzeko” Kaleem Aftab, CINEUROPA
“Ausarta, zorrotza, aurreikusezina, gordinki parodikoa, arriskuak hartzen dituena, narratiboki zoroa, bizitza bezain kaotiko eta zentzugabea (…) Ukaezina dena da, gure organismoan arrastoa uzten duela ikusi eta hainbat egun geroago ere. Eta asko esatea da hori” Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO
“Koreako akzio arranditsua, teknikoki akatsik gabea. Txandakatu egiten ditu ahozko drama-eszena serioak eta jazarpenak, tiroketak eta kamera-mugimendu korapilatsuak dituzten eszenak” Dani Soriazu, EL DIARIO VASCO
“Ikusgarria da (…) zirraragarria, pletorikoa, eta aukerako omenaldia egiten dio Jin-Roh izeneko lan ahaztezinari” Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA
“Euskal zinema garaikidearen ale bikainetako bat” Gorka Erostarbe eta Maider Galardi F. Agirre, BERRIA
“Lur-jotze baten, hainbeste lur-jotzeren, gaineko kronika honi ondo datorkio naturak berau irenstea, gure paisaia hurbilenek (...) beren ohiko fisonomia galtzea, eta etortzeko dauden azken apokalipsietako batek utzitako paisaia bihurtzea ia-ia” Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO
“Celia Rico Clavellinok, neurria eman, eta espero bezala xeheki eta arretaz erretratatu du bere aktore bikainek hezurmamitutako ama-alaben arteko harremana” Alfonso Rivera, CINEUROPA
“Poema eder bat, horren atsegina ez den gai bati buruz. Hau da, patriarkatuaren gaitz sozialari buruz. Irudi iradokitzaileen eta oinarri bikaineko ideia baten bitartez: gizonak (edo arrak) animalia bihurtzea” GARA
“Oso lan txukuna egin du Xacio Bañok bere lehen film luzean (…) María Vazquezen antzezpen bikainak kontakizuna aberasten du eta zuzendari galiziarrak hautatutako plano ikuksgarriek veste maila batera daramate filma” Uxue Arzelus, BERRIA
“Gorputzaren eta desioaren irudikatzeak zineman zerbait aldatzen ari dira” Gorka Erostarbe eta Maider Galardi F. Agirre, BERRIA
“Hunkituta atera naiz (…) estetika harrigarria (zuri-beltzean, musikarik gabe), kamera liluragarria (…) filmaren lengoaia bisual zoragarriak sentsazio eta sentimenduak konplexutasunez adierazteko balio du” Carlos Boyero, EL PAÍS
“Zuri-beltz zoragarriz betetako familia-istorioa (…) Zinema asko dago Roma filmean, zinema sinple, minimo eta intimoa, baita zinema itzela ere, lurrikarak eta iraultza sozial nahiz pertsonalak erakusten dituena. Eta haragian sartzen da, ez oldarka, zuloak edo ebakiak eginez, baizik eta istorioa hidratatzeko krema balitz bezala igurtziz” Oti Rordiguez Marchante, ABC
“Ezin hobeki trazatutako pertsonaiak, konplexuak eta interesgarriak (…) filma pozez zamalkatzen da, konplizitatea piztuz eta burla-ukituarekin jolasean, hunkiberatasunik galdu gabe. Ikuskizun entretenigarria eta sentikorra, gizadiari buruzko galdera batzuk ere plazaratzen dituena” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Azken aldiko zinemak anaiarteko konplizitateari, errespetuari eta maitasunari buruz egindako erretratu onenetako bat filmatu du Jacques Audiardek (…) Narratiboki akatsik gabea eta bisualki indartsua, urteko sorpresa atseginenen artean kokatu da Un profeta-ren egileak filmatutako lan hau” Koldo Landaluze, GARA
“Erritmoa, bikaintasuna eta bizitasuna. Filma irribarrez ikusten da, bere aire arinagatik (berdin-berdin oldarkorra izan arren), bere elkarrizketa pipertsuengatik, bere endreduengatik, bere satira moduengatik eta 70eko hamarkadako itxuragatik” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Narkotrafikoaren jatorria azaldu nahi izan dute (…) tradizioaz eta espiritualitateaz hitz egiten digu (…) ikuspuntu berri honek asko aldentzen du egun modan dagoen gai honen inguruan egin diren gainontzeko proposamenetatik” Uxue Arzelus, Berria
“Ederra eta gogoangarria” Carlos Boyero, EL PAÍS
“Artxiboko materialarekin, 70eko hamarkadako hiriaren eguneroko irudiekin, bateratzen du fikzioa, eta hortxe du bere abantaila handiena (…) garai ilun baten erretratu egiazkoa” Oskar Belategui, EL CORREO