Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Saltsa pixka bat ekarri dio film britaniarrak egunetik egunera grisago bihurtzer ari den Sail Ofizialari (..) probokatzailea, bai narratiboki bait eszenaratzean ere. (…) gezi pozoitsuekin egiten die tiro lan munduari, kontsumismoari eta giza harremanei” Gontzal Agote, BERRIA
“Produktu ezohiko bezain erakargarria bere xelebrekeria finari eta umore –eta terrore– sen burutsuari jarraitzen dionarentzat” Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
“Oraingoz, aurten Urrezko Maskorra lehiatzeko aurkeztuko diren filmen artean zitalena eta ausartena. Eta, oraingoz, hoberena” Nando Salvá, EL PERIÓDICO
“In Fabric, maisulana izatetik hurbil dauden bi zinema-ordu; berriz ere garesti jarri den Urrezko Maskorra irabazteko luxuzko hautagai berria. Zoragarria” Victor Esquirol, GARA
“Peter Stricklandek omenaldi zeharo dibertigarria egin dio Italiako izu-zinemari” Peter Debruge, VARIETY
“Sail Ofizial osoan egon den, eta ziurrenik egonen den, apusturik ausarten, erradikalen eta, esan dezagun, modernoena” Gontzal Agote, BERRIA
“Luxuzko lana jantzi irudimentsuetan, argazkilaritzan eta argiztapenean, orkestra-aberastasun handiko musika-moldaketetan (…) sorkuntzaren miraria, ezinbesteko zentzuan eta zentzu artistikoan” Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
“Arrisku handiko lana txirikordatu du, hemendik berrogeita hamar urtera interes eta lilura berberarekin ikusi ahalko dena” Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO
“Hegoaldean, Sevillanas filmeko Carlos Saurak zuzendutako obrekin mugatzen du; Iparraldean (…) Wim Wndersen Pina filmarekin” Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA
“Nolabaiteko odol hotz prosaikoz aurkezten ditu pasio erromantikoa, antsietate bekaiztia, obsesio homizida eta gainerako guztia” Jonathan Romney, SCREENDAILY
“Kulebroia bere jatorri finenean (…) ezer ez probokatzailegorik influencer garaitan” Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
“Lezio bat, zinema fresko, original, pertsonal eta, hala eta guztiz ere, klasikoz egina” Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA
“Angelok berretsi egiten du Vienako zuzendari honek, Stefan Zweigek bezala, gustu fina duela eszenaratzeko” Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA
“Estilo bikaina aukeratu du formetarako, eta lasaia erritmorako, jauregi jaso bateko giroari dagokion bezala” Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
“Ederki filmatutako zinema” Víctor Esquirol, GARA
“El reino filmak De la Torreren ospea sendotzen du bere presentziaz edozein proiekturi kalitate-zigilua jartzen dion aktore gisa” Jonathan Holland, HOLLYWOOD REPORTER
“Rodrigo Sorogoyenek thriller irmoa eta adrenalinaz betea dakar” David González, CINEUROPA
“Granada honek edozein unetan egin dezake eztanda, eta ikusleak ere zipriztindu ditzake, pantailan dotore irudikatutako eta labur eta ederki eszenaratutako bere zoritxarrari begiratzen dion bitartean” Alfonso Rivera, CINEUROPA
“Pelikula txalogarria” Gontzal Agote, BERRIA
“Ariketa narratibo asmo handikoa eta ohi bezala gogoetatsua egin du Iciar Bollain espainiar zuzendariak” Guy Lodge, VARIETY
“Cuerdaren erabateko estiloa eta aktore-zerrenda zeharo luzeak piztutako interesa” Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
“Kontu handiz eszenaratua eta dramatismoz filmatua” Jonathan Holland, HOLLYWOOD REPORTER
“Irudiek primeran transmititzen dute gizakien bakardade giroa (…) aurrean dugun Euskal Herri berriaren aurkezpen oso interesgarria da, gizarte gai guztien ikuspegitik” Urtzi Urkizu, BERRIA
“Bete-betean asmatu du Bisquerten presentzia indartsua berreskuraturik” Koldo Landaluze, GARA
“Debut honek kontuan hartu beharreko zinemagileen artean sartzen du Lila Avilés aktore ohia” Jonathan Romney, SCREENDAILY
“Drama zenbaitetan harrigarri honek indar ausart, idiosinkratiko gisa finkatu beharko luke zuzendaria (…) Antzeztaldeak bete-betean ekiten dio lanari ingurune zorrotz horretan” Jonathan Romney, SCREENDAILY
“Ia-ia errealismo magikoa izatera iristen den film gordin eta zirraragarria ekarri digu Meshchaninovak” Vassilis Economou, CINEUROPA
“Zinemazaleek beste izen bat idatz dezakete etorkizun handiko zinemagileen zerrendan” F. García, LA VANGUARDIA
“Mimoz zaindutako gidoi batek eta oso identifikagarriak diren egoera batzuek film goxo eta hurbilekoa egiten dute (…) mamia duen kontakizun bat da, eguneroko une sinpleez beteriko kontakizun bat, bai, baina kontatzeko asko duena” Uxue Arzelus, BERRIA
“Zirt edo zarteko argitasunez filmatua eta eratua” Guy Lodge, VARIETY
“Ikusle sutsu bezain hunkituek jaso zuten filma (…) Ausarta, baliotsua eta biribila da Ferrugem” Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO
“Ana Katzek gogo-aldarte informal erakargarriari eusten dio” Guy Lodge, VARIETY
“Errefuxiatu-krisiaren gaineko azterketari naturaz gaindiko bira ematen dion bigarren film bat” Guy Lodge, VARIETY
“Bisualki txundigarria, La casa lobo bitxiak haurrentzako ipuinak eta amesgaiztoko atmosferak dakartza gogora” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Collage eran moldaturiko kontakizun bat sortu du (…) zirikatzailea” Uxue Arzelus, BERRIA
“Proposamen eder eta interesgarria” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Bikain gauzatutako film bat, thrillerrarekin, kutsu leonetarrak dituen westernarekin, dramarekin eta behinolako kontuekin jolasten duten lau ekitaldiren bitartez” Koldo Landaluze, GARA
“Mugaz hegoalderako narkotrafikoari buruzko istorio epiko bat, inoiz ikusi ez den bezala” Peter Debruge, VARIETY
“Letoren freskotasuna istorioa kontatzeko eran datza (…) Dibertigarria da, lotsagabea, disfrutatzekoa” Uxue Arzelus, BERRIA
“Zalantzarik gabe, ausarta da zuri-beltzeko ekoizpen hau, eta ia-ia une oro egiten du eraso indar osoz” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Diskurtso bisual indartsu baten bitartez, biopic filmen ohiko kanonetatik aldentzen da Leto” Koldo Landaluze, GARA
“Belgikarrak heldutasunez eta dotoreziaz zuzendu du Girl (…) delikatua da, goxoa, dantza mugimendu baten antzera, baita gordina ere, tratatzen dituen gaiek eskatzen duten bezala. Eta benetan eskertzen dena zera da: filmak ez duela didaktikoa izateko inongo pretentsiorik (…) Film hunkigarri eta gogorra. Zirraragarria” Uxue Arzelus, BERRIA
“Pertsona transgenero bati buruzko ikuspegi berria. Eta Victor Polster ezagutzera eman duen lana” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Oso ondo landutako erritmoa” Uxue Arzelus, BERRIA
“Eraginkortasun handiz helarazten du klaustrofobia- eta itobehar-sentsazioa” Fernando García, LA VANGUARDIA
“Irudi bakoitza, emozio bakoitza, ezin hobeki kokatu da” Owen Gleiberman, VARIETY
“Traza oneko debuta (…) obra berezia” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Ezin hobeki neurtu eta idatzitako antzerkia (…) baina dokumentalaren egia galdu gabe” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Eta badu beste erakargarri bat Judi Dench aktore bikaina agertzen dela filmean; hau da, adierazkortasun miragarriko andre-zahar txiki hori” Carlos Boyero, EL PAÍS
“Norwooden istorioak agerira ekartzen du espioiak normalean (…) herritar arruntak direla, gure bizilagun izan zitezkeela erraz-erraz, eta hortxe datza, hain zuzen ere, istorioaren edertasuna” Kaleem Aftab, CINEUROPA
“Istorio erromantikoa, espioitza-intriga eta girotze-lan ‘polita’ dira istorioaren iraganeko elementu narratiboak; kontakizunaren orainaldian, aldiz, zera nagusitzen da: ‘indarren orekari’ buruzko diskurtso moral eta politikoa, eta azken mende-erdian beharrezkoa izan dela bakea lortzeko (hobeto bonbak banatzea monopolizatzea baino)” Oti Rodriguez Marchante, ABC