72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
2018-09-24

Modu zirraragarrian filmatua (…) Mendozak beste behin erretratatzen ditu behartsuak eta pariak, eta bitartean akatsik eta hutsik gabe jarraitzen du itxuraz suntsitzen ari den gizarte hori zaintzen dutenen irudiakJuan G. Andrés, EL DIARIO VASCO

Generoko zinemaren kategoria gainditu eta salaketa-dokumentu bihurtutako produktu hau zeharo ausarta da (…) zalantzarik gabe, konpromisoa du kausarekikoVictor Esquirol, GARA

Argazkilaritza iluna eta zaborrez gainezka dauden jokalekuak erabiliz, bere film hoberenak taxutzen ditu Brillante Mendozak (…) bere betiko egongunera itzuli, eta bere alegatuen bidez aurka egiten dio, berriro ere, zerbitzatu behar duen gizartearen gaitz nagusi bihurtu den polizia-sistemari Juan Zapater, NOTICIAS DE GUIPUZCOA

Troy Espirituren gidoia gogorra da eta harira dator, eta ikerketa zorrotzean oinarrituta dagoela ematen duJonathan Romney, SCREEN DAILY

Modu zirraragarrian zuzendu eta antzeztutako lan honek prestigio handia bilduko du nazioartean, seguruJonathan Romney, SCREEN DAILY

Santiago Alfonsok aukerako lana egiten du, eta filmaren benetako errebelazioa da Victor Esquirol, GARA

Ikusgarria eta entretenigarriaOti Rodriguez Marchante, ABC

“Intrigazko ariketa nabarmen honetan, keinu, begirada eta esaldi bakoitzean sumatzen da indarkeria (…) begirada beldurgarria gure ni basatienariVictor Esquirol, GARA

Lanaren filmaketak eta ironia harrigarriak liluraz betetzen duteAlberto Moyano, EL DIARIO VASCO

Ederki uztartzen ditu komediaren, dramaren eta thrillerraren elementuakKaleem Aftab, CINEUROPA

Erabat xelebrea eta erabat sotila (…) Gustatzen zait pantaila karratu hori, jainkoei eta haurrei, adiskidetasunari, heriotzari, fedeari eta beste guztiari buruzko gogoeta hau mugatzen duena. (…) Gustatzen zait eszenak ez direla bat-batean urratzen, eta emanean lasaiak direla. Gustatzen zait disko-jogailuak, heriotza, otoitza eta intsentsua barnebiltzen dituen erdi-erlijiozko deabrukeria hau Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO

Film honek ez ditu basakeriak salatzen; aldiz, amets egiten du. Amets egiten du eta agerian uzten du (…) 4:3 formatuan bizitzea ez dela erraza. Estugarria da. Itogarria daBegoña del Teso, EL DIARIO VASCO

Gozamen ttiki bat da etxeko fantasia hau ikustea: hain hurbila; elkar ulertzez, maitasunez eta xehetasunetarako arretaz betea; eta hain ederki marraztuaMikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

Oso txukun begiratzen die hala handiari (sakrifikatutako denbora, dirua eta bizitzak) nola txikiari, alabaren heriotza dela-eta oinazeturik eta lur jota dagoen gizon baten intimitateariOti Rodriguez Marchante, ABC

Hibrido gozagarri honek bikain gurutzatzen ditu thrillerra eta dokumentala, espioi-filma eta pertsonaia baten erretratua, bizitzari eta adiskidetasunari, indarkeriari eta bakeak egiteari buruz zer pentsatzen duen azaltzen duenean, sano, irmo eta inolako itzulingururik gabeBegoña del Teso, EL DIARIO VASCO

 
 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: