Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. Industrian akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Benetakoa, erreala, argia eta bizigarria” Oti Rodriguez Marchante, ABC
“Pultsu finchertarrez eta tentsio handiko uneetan sekuentzia-planora lerratuz, Sorogoyenek eta Peñak eskandaluzko thriller bat egin dute, etenik gabe eskandaluan murgildutako erresuma batentzat” Victor Esquirol, GARA
“Maisu baten pultsuaz zuzendutako filma” Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO
“Antonio de la Torrek lan itzela eta zehatza egin du berealdiko paper honetan, bere ezaugarriei distira aterata” Ricardo Aldarondo, EL CORREO
“Sorogoyen berriz ere nabarmendu da bere identifikazio-marka onenean (…) film deserosoa, amorratua, elektrikoa eta aukerakoa” Luis Martinez, EL MUNDO
“Zinemazale leialenari ere ateratzen dio irribarre erabat suspertua” Victor Esquirol, GARA
“Nouvelle Vague mugimenduaren aromaz bustia” Alex Zubiria, DEIA
“Jira bira gozagarria, azaleko arintasunaren pean pozoi ezkutua gordetzen duena” Gontzal Agote, BERRIA
“Gidoi ausarta, fantasiaren eta komediaren artean” Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
“Indartsua, magnetikoa eta misteriotsua” Luis Martinez, EL MUNDO
“Objektu zinematografiko harroki ezezaguna (…) Jaquemetek sasoi onean jarraitzen du” Victor Esquirol, GARA
“Aroonphengen lorpen handiena da amorrazio humanistikoaren ideia helarazten duela eta, aldi berean, istorio limurtzailea kontatzen duela, baita, batzuetan, ustekabekoa eta liluragarria ere, errealismo magikoaren erregistroa erabiliz. Film luze oparo honek era askotako irudiak josten ditu elkarrekin, baina ‘errima’ poetikoa dute (…) distira berdintsuko bitxiak basoko lurretik azaleratzen direnean, eta lurpean ezkutatutako beste giza altxor batzuen irudi lazgarria” Jonathan Romney, SCREEN DAILY
“Irudi liluragarri eta indartsuen segida (…) hain da ederra, hain da hipnotikoa” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Harrapatzen eta atxikitzen zaituen drama bat (…) bai Carellek bai Chalametek antzezpen bikainak egin dituzte” Owen Gleiberman, VARIETY
“Paseo harrigarria heriotzaren oinazean zehar” Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO
“Ana Brun, funtzioaren protagonista, denboraldiko antzezpen liluragarrienetako batekin agertu zaigu” GARA
“Joeraren kontrako erromantizismoa (…) atseginez dastatzen da bestelako maitemin mota hau” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Zein dotorea (…) Zein gozamena musikari jarraitzea, amodio/desamodio istorioaz blaitzea (…) Zein atsegina zuri-beltzeko fotografia trebearen txokoetan barrena galtzea (…) Lan fin eta neurritsua, era miragarrian kondentsatua; ez du ez falta ez sobera inolako esaldirik, inolako keinurik, inolako xehetasunik” Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Erabat humanoa (…) eta Polster hasiberriak ere apartekoa dela erakutsi du” Peter Debruge, VARIETY
“Dokudrama bat, hitzaren adiera autentiko eta zirraragarrienean (…) hain da adierazgarria haren errealismoa, hain da gordina haren fisikotasuna, non arrisku eta obsesio tinkozko drama txundigarri batean bihurtzen baita” Owen Gleiberman, VARIETY
“Modu harrigarrian bateratuta, Toulouse Lautrecek, Moulin Rougek, afrikar neskato batek eta Fantômasen itzalak (…) pantaila betetzen dute” Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO